Euskal zinemaren film nabarmenak Zinemaldian
Guztira 31 euskal ekoizpenek parte hartuko dute Zinemaldiaren 74. edizioko hainbat sailetan, eta horietatik 19 Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko lehiatuko dira.
Zinemaldiak formatu desberdinetako 31 euskal ekoizpen aukeratu ditu 2026ko jaialdirako.
Azken agurra
Zuzendaria: Koldo Almandoz.
Sail Ofiziala (Lehiaketatik kanpo). Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko lehian.
Antzezleak: Iñigo Azpitarte, Izaro Nieto, Josean Bengoetxea eta Iñaki Beraetxe.
Hileta laikoen enpresa baten jabea zarenean, mozkortuta gidatzeagatik gidabaimena kendu dizutenean, praktiketako ikasle gazteago batekin maitemintzen zarenean, zure alaba konturatzen hasten denean ez zarela berak uste zuen aita, dirua eskatu zenion boxeolari erretiratua zure atzetik dabilenean, heriotza bizitza baino gehiago interesatzen zaizunean... Zer atera daiteke gaizki?
Inurri itsuak
Zuzendaria: Igor Legarreta.
Zinemira. Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko lehian.
Antzezleak: Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga, Carlos Santos, Unax Hayden, Patxi Bisquert, Daniel Cabrera, Kimetz Etxabe, Markel Coco, Anuk Puertolas eta Elena Uriz.
Bizkaia, 1930. Denborale gogor batek barruan ikatz tonak zeramatzan itsasontzi ingeles bat hondarrarazi du. Gauez, Algortako bizilagunak kostan pilatu dira urre beltza batzeko. Sabas Jaureguik zorte-kolpe bat bezala ikusten du; Josefa emazteak, iragarpen txar bat bezala. Bere erreguei jaramon egin gabe, Sabasek ekaitzera eraman ditu seme-alabak. Familiak pentsaezina egingo du negutik salbatu edo betiko kondenatu ditzakeen ikatza jasotzeko.
Odol ilargia
Seriea. EITB Gala.
Zuzendaria: David R. Losada.
Antzezleak: Jon Muñoz, Aritz Kortabarria, Nekane Otxoa, Aitor Borobia, Iraia Elias, Nerea Sanz, Sambou Diaby, Itziar de Castro, Lier Alava, Iñigo Aranburu, Asier Valdesilla, Barbara Rivas eta Miriam Cabeza.
10 urte geroago, institutuko ikasle ohien festa batek Julen eta ikaskide batzuk berriro elkartuko ditu. Gogo barik joango da, eta Melyssarekin batera, lagun bakarra izango du, hainbat urte geroago. Ikaskide guztien artean, Ibai da aurkitzea espero ez duen bakarra: bere haurtzaroko lagun handia izan zen, eta gaur bertan atera da kartzelatik. Hain zuzen ere, hilketa bat egin zuen duela 10 urte, eta ez zuen inoiz horren azalpenik eman nahi izan.
Simulazioa
Zuzendaria: Nitya López Saitua.
Zinemira. Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko lehian.
Antzezleak: Iraia Elias, Miguel Garces eta Nitya Lopez Saitua.
Zuzendari bat haurtzaroko etxera itzuliko da, lau urte zituenean gurasoen haustura eragin zuen eztabaida aktoreekin birsortzeko. Inprobisazioaren eta artifizio propioa agerian uzten duen filmaketaren bidez, inoiz uxatu gabeko oroitzapenak eraikiko ditu. Alabaina, eszena errepikatu ahala, jarraibideak ezegonkortu eta berritzearen eta desiraren arteko muga lausotzen hasiko da.
Irailak
Zuzendaria: Izaskun Arandia Galarraga.
Zinemira. Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko lehian.
"1935eko amaieran, Miguel Bargak —nire birraitonak— familia Tolosan utzi zuen eta jaioterrira itzuli zen, Burgosera. Familiari jakinarazi zioten Miguel gerran hil zela. Miguelen gorpua ez zen inoiz itzuli. Birraitonaren heriotza tabu familiarra izan zen hainbat hamarkadatan; alabaina, 2018an Gogora Institutuaren DNA programak haren gorpuzkiak identifikatu eta datu asko ezagutu genituen, bi galdera garrantzitsu erantzun gabe geratu baziren ere: zergatik joan zen hara? zergatik hil zuten?" (Izaskun Arandia).
Txakun txakür
Zuzendaria: Elsa Oliarj-Ines.
Zinemira. Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko lehian
Inork ez du gogoratzen bere lehen jolasaldia eskolan. Egun hartan ez zegoen heldurik. Ni jolastokian nintzen. Zortzi urtean haur talde bera filmatu nuen, neure buruari galdezka: nola hazten gara besteen begiradapean? Urteak igaro ahala, jolastokiko jokoak rol-joko bihurtu ziren; "jada ez zara nire laguna" jokoak "zu ez zara jolastuko" joko bihurtu ziren. Egun batean berandu iritsi nintzen. Oihuen ondoren, Elise nola jotzen zuten ikusi nuen. Nola ez nintzen lehenago konturatu?
Zure interesekoa izan daiteke
Igande goizean jarriko dituzte salgai Zinemaldiko sarrerak
09:00etan zabalduko da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, igandean lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarriko dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Hadesen aurkitu zituen Ulisesek hildako ibiltariak
Aintza eta Aintza Homerori, Nolani, "Odisea" euskarara ekarri zuen Matias Mujikari eta sorgindurik dauden (gauden) ikusle eta irakurle multzo bikain horri!
"Los domingos" Oscarretara bidean jarri du Espainiako Zinema Akademiak
Alauda Ruiz de Azuaren filmak La bola negra eta El ser querido izango ditu lehiakide, Espainiako Akademiaren behin betiko hautagaia izateko deman.