Culinary Zinemak lau mundu-estreinaldi izango ditu, eta Andaluziako, Mallorcako eta Japoniako sukaldeetara bidaiatuko du
Pelikulak ikusteko eta afarietarako txartelak ostiral honetan, abuztuaren 28an, jarriko dira salgai, goizeko 10:00etan, ohiko bideen bitartez.
Donostia Zinemaldiko Culinary Zinema sailak 74. ediziorako menua aurkeztu du. Irailaren 18tik 26ra bitartean, hainbat kultura gastronomikotako sukaldeetatik bidaia egingo du Zinamaldiak, bost ez-fikziozko tituluren bidez. Filmak Culinary Zinema Saria eta 10.000 euroko ordainsaria lortzeko lehian arituko dira guztiak, eta horietatik lau mundu-estreinaldiak izango dira. Aretoko emanaldiekin batera, film bakoitzarekin lotutako bost afari tematiko izango dira aurten ere.
Noor: cocinar pasados posibles filmak irekiko du zikloa, Kordobako Noor jatetxean Andaluziako sukaldaritzaren berrinterpretazio historikoa aztertzen duen film luzeak, hain zuzen ere. Ikus-entzunezko bidaiak Tokion jarraituko du MITANI-The Mariage of Sushi lanarekin, eta Yasuhiko Mitaniren jatetxe esklusiboan sartuko da. Egunean sei bezero besterik ez ditu, eta lau urteko itxaron-zerrenda du.
Euskal Herriko sukaldaritzak irailaren 24an izango du bere txokoa Subijana, más allá de un bigote dokumentalarekin. Jorge Fernandez Mayoralek eta Jesus Javier Ruiz Aquerretak zuzendutako eta EITBren parte-hartzea duen lanak Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarrari omenaldi berezi eta hurbila egiten dio. Film hori Irizar sarirako hautagaia izango da.
Karteldegian Burgundy ere egongo da, Frantziako Borgoina eskualdeko ardoaren kultura errotuari buruzko lana. Azkenik, Mallorca, un receptari proiektatuko da, Balearretako sukaldaritza tradizionalari, sasoiko produktuei eta uhartearen memoria gastronomikoari balioa ematen dion ikus-entzunezkoa.
Afari tematikoak eta sarreren salmenta
Emanaldiak osatzeko, irailaren 22tik 25era bitartean bost afari tematiko egingo dira Basque Culinary Centerren, bertako irakasle eta ikasle taldearen laguntzarekin. Paco Moralesek eta Paola Gualandik irekiko dituzte afari horiek, Noor jatetxeko andaluziar inspirazioko menu batekin.
Hurrengo egunean, Yasuhiko Mitani sukaldariak sushi tradizionaleko esperientzia esklusiboa eskainiko du hamasei lagunentzat bakarrik, GOe gunean, eta Alex Lizarraga, Edgar Jimenez eta Antonio Belotti sukaldariek Frantziako sustraien proposamen bat diseinatuko dute Borgoinari buruzko filmaren harira.
Ostegunean, hilak 24, Pedro Subijanari omenaldia egingo zaio. Eneko Atxak, Roberto Ruizek, Edorta Lamok eta David Yarnozek prestatutako afaria izango da, eta Tolosako Armintz Gorrotxategiren postreekin amaituko da. Maria Solivellasek eta Andreu Genestrak itxiko dute sukaldaritza zikloa, Mallorcako tradizioan oinarritutako menu batekin.
Pelikulak ikusteko eta afarietarako txartelak ostiral honetan, abuztuaren 28an, jarriko dira salgai, goizeko 10:00etan, Zinemaldiaren ohiko bideen eta Kutxabanken bidez. Tiketek 90 euroko prezio izango dute oro har, GOen Mitanirekin egingo den hitzordu esklusiboak izan ezik; horrek 175 euroko kostua izango baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiak "Subijana, más allá de un bigote" estreinatuko du, sukaldaritzako maisuaren bizitzara eta suetara hurbiltzeko lana
Jorge Fernandez Mayoralen eta Jesus Javier Ruiz Aquerretaren ez-fikziozko lan berria Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, Culinary Zinema sailaren barruan. Subijana, más allá de un bigote izenburupean eta EITBren parte-hartzearekin, Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarraren kontakizun intimo eta pertsonala eskaintzen du filmak; gure gastronomiaren eraldaketa eta modernizazio handian funtsezko irudia eta Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaile nagusietako bat izan denaren erretratua, hain zuzen ere. Gainera, dokumentala euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere izango da jaialdian.
Ricardo Darin, Zinemaldiaren 74. edizioko karteleko protagonista, Donostiara itzuliko da
Darin protagonista duen Lo dejamos acá filma zine-jaialdiaren programan sartzea aktoreari omenaldia egiteko modua da; 2017an Donostia Saria jaso zuen.
Brad Pittek Donostia bisitatuko du berriro ere Zinemaldiaren 74. edizioan
Aktore estatubatuarra Gipuzkoako hiriburuan izango da Heart of the Beast filmarekin; Sail Ofizialean proiektatuko da, lehiaketatik kanpo.
100 urte, Rodolfo Valentino Hollywoodeko lehen izar handia hil zela
100 urte bete dira gair Rodolfo Valentino hil zela, Hollywoodeko lehen izar handitzat hartzen dena. Arrakasta handia lortu zuen italiarrak eta oso gazte, 31 urterekin hil zen. Bere heriotzak inoiz ikusi gabeko fenomenoa eragin zuen: 100.000 pertsona baino gehiago bildu ziren hiletan, eta miresleen artean suizidioak ere izan zirela zabaldu zen.
21 film ariko dira 74. Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera Saria irabazteko lehian
Maria Alche eta Benjamin Naishtaten 'Pedro en el país' filmak emango dio hasiera sekzioari, eta Isaki Lacuestaren 'Jaleos' filmak itxiko du. 13 film luze, 7 labur eta film ertain bat borrokatuko dira saria eskuratzeko, eta ikus-entzunezko performance bat izango da lehiaketatik kanpo, Albertina Carri zinemagile eta idazlearen eskutik.
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.