ZINEMALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Ramon Soroiz aktoreak jasoko du aurtengo Zinemira Saria

Zinemaldiak eta EPE-IBAIAk Jose Ramon Soroiz aktorea omenduko dute Victoria Eugenia antzokian irailaren 22an egingo den Euskal Zinemaren Gala Handian.

Jose Ramon Soroiz Zilarrezko Maskorra

Jose Ramon Soroiz aktorea, iazko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra eskuan. Artxiboko argazkia: EFE

Jose Ramon Soroiz aktoreak, iaz Maspalomas filmean egindako lanagatik Donostiako Zinemaldiko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi ostean, Zinemira Saria jasoko du aurten Donostiako Zinemaldian. Irailaren 22an jasoko du, Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren Gala Handian. 

Soroiz (Legorreta, 1951) euskal zinemaren bilakaeraren lekuko eta protagonista izan da, gaur Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak Zinemira sailaren aurkezpenean nabarmendu duenez. 

70eko eta 80ko hamarkadetan hainbat antzerki konpainiatan aritu zen lanean. Telebistak egin zuen, ordea, ezagun herritar askorentzat, Soroizen ibilbideak harreman estua izan baitu ETBren sorrerarekin eta garapenarekin. 

Zinemari dagokionez, 90eko hamarkadaren hasieran euskarazko zinemagintzak bizi izan zuen loraldiaren parte izan zen, Offeko maitasuna (Koldo Izagirre, 1992) eta Maite (Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala, 1994) filmetan parte hartuz. Julio Medemen Vacas (1992) filmak, ordea, proiekzio handiagoa eman zion, euskal zinema berriaren mugarrietako batean parte hartu baitzuen.

Azken urteotako euskarazko zinemaren berpizkundearen protagonista ere izan da, besteak beste, Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2014), Amama (Asier Altuna, 2015) eta Maspalomas (Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, 2025) filmetan egindako lanari esker.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X