Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Seis meses en el edificio rosa con azul" film luzeak irabazi du Sebastiane Latino saria

Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual trans eta intersexualen elkarteak Bruno Santamaría Razo mexikar gidoilari eta zuzendariaren film luzeari eman dio saria.  

"Seis meses en el edificio rosa con azul" Sebastiane Latino sariaren irabazlea

Seis meses en el edificio rosa con azul

Seis meses en el edificio rosa con azul film luzeak irabazi du Sebastane Latino Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual trans eta intersexualen elkarteak “LGBTIAQ+ aldarrikapen eta balioak ondoen ordezkatzen dituen latinoamerikar film luzeari” ematen dion saria.

Epaimahaikideen aburuz, Bruno Santamaría Razok idatzi eta zuzendu duen filmak “coming of age autobiografiko batera gonbidatzen gaitu fikzioan sortu zein lehenalditik berreskuratu dituen oroitzapenen dantza baten bidez, eta iragantzat jotzen ditugun GIBaren estigma guztiak gaur egungo orbain bihurtuta erakusten dizkigu”. 

Santamaría Razoren filma beste lau finalistari nagusitu zaie: La virgen silenciosa (Xavi Sala), Nem Toda Historia de Amor Acaba em Morte (Bruno Costa), Bowels of Hell (Gustavo Vinagre eta Gurcius Gewdner) eta A Paixão Segundo G.H.B. (Gustavo Vinagre eta Vinicius Couto). 1990eko hamarkadan dago girotuta, Mexikon, eta bere lagunik onenarenganako desioa pizten ari zaiola konturatzen den 11 urteko mutiko bat du protagonista. Hori gertatzen zaion bitartean, aitari GIB detektatu diotela jakingo du.

Halaber, Sebastiane Latino sariaren iazko pelikula irabazlea, La misteriosa mirada del flamenco Gipuzkoako hainbat udalerritan ikusi ahalko da Donostiako Zinemaldiaren lehen asteburuan. 

Horrez gain, jaialdian Sebastiane saria emango diote, hogeita zazpigarrenez, Leire Apellaniz zuzendari eta ekoizleak eta Abril Zamora gidoilariak aukeratzen duten filmari. 

Gehituk ematen duen beste sari hori LGBTIQA+ pertsonen errealitate eta balioak ondoen islatzen dituen filmak irabazten du, eta aurten Zinemaldian ikusi ahalko diren 24 film izango dira saria bereganatzeko hautagaiak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X