Naomi Wattsek Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du
Naomi Watts, 2009ko Zinemaldian. Argazkia: Iñaki Pardo.
Naomi Wattsek (Shoreham, Erresuma Batua, 1968) Donostia Saria jasoko du irailaren 19an (larunbata), Kursaalen. Gala horretan, aktore eta ekoizleak The Housewife film luzea aurkeztuko du, Ben Shirinian kanadarrak zuzendutako lehena.
Gala horretarako sarrerak, irekiera eta itxiera galetarakoak bezala, asteartean, irailak 1, jarriko dituzte salgai, 10:00etan.
Watts bi aldiz izendatu dute Oscar sarietarako, 21 gramos (2003) Alejandro González Iñárrituren filmean egindako lanagatik eta The Impossible (2012) J. A. Bayonaren filmean egindakoagatik.
Mulholland Dr. (2001) David Lynchen filmeko protagonistaren paperak ireki zizkion Wattsi nazioarteko osperako ateak, eta beste hainbat zinemagile handirekin egin du lan, hala nola Peter Jackson, David Cronenberg, Clint Eastwood, Michael Haneke, Audrey Diwan eta Noah Baumbach.
Naomi Watts, 2009ko Zinemaldian. Argazkia: Iñaki Pardo.
Galak
Inaugurazio gala Fariba Sheikhan eta Mariona Terés aktoreek aurkeztuko dute, irailaren 18an (20:30ean), Cayetana Guillén-Cuervoren laguntzarekin. Ekitaldian, gainera, Werner Herzog zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktoreari Donostia saria emango diote, epaimahai ofiziala aurkeztuko dute eta Geister / Ghost Song Fatih Akinen filma proiektatuko dute.
Hurrengo egunean,. irailaren 19an larunbatarekin, Naomi Wattsek jasoko du Donostia saria, 22:15ean, eta The Housewife filma emango dute.
Azkenik, amaierako ekitaldia irailaren 26an (larunbata) egingo dute, 20:30ean, Bárbara Goenaga eta Fernando Guallar aktoreek aurkeztuta. Galan, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko sariak banatuko dira, eta Michaël R. Roskam zuzendariaren Le Faux Soir filma proiektatuko da.
Kursaaleko inaugurazio eta amaierako galetarako sarrerek 80 euroko prezioa izango dute. Naomi Wattsi Donostia saria emateko ekitaldietarako sarrerek, berriz, 50 euroko prezioa izango dute gune orokorretan eta 55 eurokoa B gunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Igande goizean jarriko dituzte salgai Zinemaldiko sarrerak
09:00etan zabalduko da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, igandean lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarriko dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Hadesen aurkitu zituen Ulisesek hildako ibiltariak
Aintza eta Aintza Homerori, Nolani, "Odisea" euskarara ekarri zuen Matias Mujikari eta sorgindurik dauden (gauden) ikusle eta irakurle multzo bikain horri!
"Los domingos" Oscarretara bidean jarri du Espainiako Zinema Akademiak
Alauda Ruiz de Azuaren filmak La bola negra eta El ser querido izango ditu lehiakide, Espainiako Akademiaren behin betiko hautagaia izateko deman.