“Salitre” Nagore Aranburu protagonista duen pelikula filmatzen bukatu dute
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea “ama-alaba batzuen arteko harremanaren kontakizun makurra da, drama intimoaren eta beldur psikologiko eta fisikoaren artean mugitzen dena”.
Nagore Aranburu, "Salitre"n. Argazkia: David Herranz.
Norma Vila bilbotar zinemagileak bere lehen film luzea filmatzen bukatu du, hainbat astez Bilbon, Arrigorriagan, Mungian, Bermeon, Mundakan eta Islan, Kantabrian, jardun eta gero.
EITBren parte-hartzea duen filma thriller piskologikoa da, eta habia hutsaren sindromea eta galeren aurreko beldurra arakatzen ditu “ikuspegi femenino eta garaikide batetik eta mitoiei entzungor”.
Salitre Candela Echeniquek idatzi du, eta Nagore Aranburu protagonistak (Maite) Haizea Caneros du ondoan, Nerea herria utzi, Bartzelonara joan eta Arte ikasketak egin nahi dituen alaba nerabearena egiten. Nerearentzat independentziara urratsa dena mehatxua izango da, baina, Maiterentzat.
Norma Vilaren proposamenak “ama txarraren” arketipoa hurbildu nahi du, “gutxi agertu delako tradizio zinematografikoan, sarritan erakusten den amatasun idealizatuaren edo klixe errenkada pobrearen aldean”.
Filmaketa
Norma Vila "Salitre" izeneko bere lehen film luzea filmatzen ari da, Nagore Aranburu protagonista duela
Egunotan Arrigorriagan Norma Vila zuzendariaren Salitre pelikula filmatzen ari dira, drama intimoa eta thriller psikologikoa uztartzen dituen film luzea. Nagore Aranburu eta Haizea Carneros dira protagonistak.