Danny Boylek bere garaiari zorrotz begiratuko dion Veneziako Mostra irekiko du
Gerren kolpea eta krisi klimatikoa Italiako jaialdiaren pantailetara lerratuko dira. Sail Ofizialean, Trainspottingen zuzendaria, Nani Morettik zuzendu duen euskal koprodukzio bat, Hirokazu Koreeda, Florian Zeller eta Werner Herzog lehiatuko dira, besteak beste, baita May el-Toukhy danimarkar-egiptoarra eta Rachel Szor israeldarra ere. Bi emakume 21 pelikulatan.
Dena prest dago Venezian jaialdiak irailaren 12ra arte hiria argitu dezan. Argazkia: Efe.
Veneziak bere zinema jaialdiaren 83. edizioa abiatuko du gaur, irailak 2, asteazkenarekin, eta pantailan gaurkotasun gaiei bidea eginda hasiko da, baiki. Bizi ditugun gerren itzala igarri egingo da lehian izango diren pelikuletan, eta horien egileen zerrendan izen klasiko zenbait izango dira hala nola Nanni Moretti, Irusoinek ekoitzi duen eta Donostian filmatu den pelikula batekin, Hirokazu Koreeda eta Werner Herzog, bi aste barru Zinemaldian Donostia saria jasoko duen zinemagilea.
Danny Boyle britainiar zinemagileak irekiko du lehia ofiziala, Inkekin, Ruper Murdoch aberatsak The Sun egunkaria erosi zuenekoa kontatzen duen film batekin.
Horiekin batera Ohorezko Lehoirako borrokan egongo dira Martin McDonagh (Wild Horse Nine), Florian Zeller (Bunker, Penelope Cruz eta Javier Bardem protagonista direla), Casey Affleck eta Marco Bechis (Ritorno a Buenos Aires).
Antzezle taldeetan, John Malkovich, Louis Garrel, Susan Sarandon eta Alicia Vikander ageri dira, baita Kate eta Rooney Mara ahizpak eta Orlando Bloom ere, Bucking Fastard Werner Herzog 2025ean Ohorezko Urrezko Lehoia eta bi aste barru, Zinemaldian, Donostia saria jasoko duen alemaniar zinemagilearen filmari gagozkiola.
Izar horien dirdirak eta Robert Pattinsonen (Primetime) eta Nick Nolteren bisitek publikoaren jakin-mina bermatuko dute alfonbra gorrietan. Gainera, George Clooneyk eta Ellen Brustynek, The exorcisteko (1973) amak, Ohorezko Urrezko Lehoia jasoko dute aurten, bere ibilbidearen omenez.
Urrezko Lehoiaren bila aritzeko aukeratu dituzten 21 filmetan, bi emakume zuzendari baino ez daude: May el-Toukhy Kvinde Ukendt (Woman Unknown) filmarekin eta Rachel Szor israeldarra, Yuval Abraham No Other Land pelikulan berarekin lanean ibilitako zuzendariarekin batera, NAZA Gazan zibilen aurka egindako hilketa masiboei buruzko filma sinatu duena.
Hain zuzen ere, zinemagile eta intelektualen talde batek Israelgo Estatuarekin lotura guztiak hausteko eskatu dio zinema jaialdiari, Annie Ernaux Literaturako Nobel sariaren jabea eta Roger Waters musikaria buru direla.
Irailaren 12an ezagutuko dugu festibalaren palmaresa.
Zure interesekoa izan daiteke
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da