Irusoinek Nanni Morettiren film berrian parte hartuko du
"Succederà questa notte" Louis Garrel eta Jasmine Trinca protagonista dituen filmaren zati bat Bruce Springsteenek larunbatean Anoetan emandako kontzertuan filmatu zen. Lantaldea uda ostean Gipuzkoako hiriburura itzuliko da.
Irusoin euskal ekoiztetxeak Succederà questa notte filma ekoitziko du, Nanni Moretti italiar zinemagileak Donostian eta beste hainbat agertokitan filmatuko duen pelikula; Louis Garrel eta Jasmine Trinca aktoreak dira filmeko protagonistak.
La stanza del figlio filmarekin Urrezko Palma irabazi zuen zinemagile ospetsuak plano batzuk filmatu zituen joan den larunbatean, Bruce Sprinsteenek Donostian eman dituen kontzertuetako lehenengoan, eta uda joandakoan Gipuzkoako hiriburura itzuliko da filmaren lantaldea, jardunera.
Morettiren filma Eshkol Nevo idazle israeldarraren Hungry Heart ('Lev Raev') kontakizun bilduman oinarrituko da.
Sacher Filmek eta Fandangok ekoitzi dute filma, Rai Cinemarekin lankidetzan, eta Bteam Prods eta Irusoinekin batera.