74. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Klasikoak Zinemaldiko sailak “El desencanto” eta “Ander eta Yul” berreskuratuko ditu

Zinemaldiaren atak horrek Milos Forman, Pere Portabella, Jacques Tati, Fernando Trueba, Agnes Varda eta José Giovanniren film luzeak proiektatuko ditu. Gainera, Zinemaldiak musika onena ere sarituko du, lehenengo aldiz.  

"El desencanto" Jaime Chavarriren pelikula

El desencanto

El desencantok (Jaime Chávarri, 1976), duela 50 urte Donostia Zinemaldiaren programaziotik erretiratu zuten filmak, emango dio hasiera Donostiako zinema jaialdiaren 74. edizioaren Klasikoak sailari.

Gaur iragarri dute Lisa Cholodenko, Ana Díez, Milos Forman, Pere Portabella, Jacques Tati, Fernando Trueba, Andrzej Vajda eta Agnès Varda zinemagileen obrak ere bilduko dituen saileko programazioa Tabakaleran, Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiaren eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren arduradunek.

Hiru hanka ditu Klasikoak ekimenak: Zinemaldiaren izen bereko saila, atzerabegirako klasikoa —aurten José Giovanni zuzendari eta gidoigileari eskainia— eta zikloa, urritik abendura bitartean Gasteizen, Iruñean, Donostian, Bilbon eta Donibane Lohizunen emango diren hamaika filmeko egitaraua.

Klasikoak saila El desencanto (1976) Jaime Chávarriren filmak irekiko du; film hori ez zen azkenean Donostia Zinemaldiaren 24. edizioan lehiatu, filmaren arduradunek programaziotik atera zutelako, Guardia Zibilak Josu Zabala manifestaria hil zuela salatzeko.

Irailaren 27ra arte, hain zuzen, horrekin lotuta, filmari buruzko erakusketa bat egongo da ikusgai Tabakaleran.

Atal horretan, gainera, Ander eta Yul Ana Diezen filmaren bertsio zaharberritua proiektatuko dute. Euskadiko Filmategiak eta EITBk konpondu eta eguneratu dute 1988ko filma. 

EUSKAL ZINEMA

"Ander eta Yul" filma zaharberritu dute EITBk eta Euskadiko Filmategiak

EITB

Ana Diez zuzendari nafarraren Ander eta Yul (1988) filma zaharberritu dute Euskadiko Filmategiak eta EITBk. Boloniako Zinematekaren menpeko L’Immagine Ritrovata laborategietan aztertu eta eskuz konpondu dute, aurretik, besteak beste, Tasio filmarekin egin zen moduan

Iragarkia
Ander eta Yul filma
18:00 - 20:00

Azkenik, 1960tik 2001era estreinatu ziren 20 film luzek osatuko dute Jose Giovanni frantziar zinemagile, gidoigile eta eleberrigileari eskainitako atzera begirako erakusketa. 

SGAE saria

Gainera, Donostiako Zinemaldiak musika onenaren saria emango du aurten, lehen aldiz eman ere, Egileen eta Editoreen Espainiako Elkarte Orokorrak (SGAE) babestua. Sail Ofizialean lehiatuko diren filmak izango dira goraipamen hori jasotzeko hautagaiak.

Nazioarteko epaimahai batek ebatziko du saria nori eman, SGAE Fundazioak eta Zinemaldiak ohar batean jakinarazi dutenez. Epaimahai hori "musika sorkuntzaren, ikus-entzunezkoen, zinemaren eta, oro har, kulturaren arloan itzala duten hiru profesionalek osatuko dute".

Irailaren 26an, itxiera ekitaldian, emango dute saria, Sail Ofizialeko gainerako sariekin batera. 74. edizio honetan, hamazazpi film lehiatuko dira Sail Ofizialean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X