74. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemaldiak atzerabegirako bat eskainiko dio Jose Giovanniri

Frantses zinemagile eta nobelagileak hamabost film zuzendu, eta Jacques Becker, Jean-Pierre Melville eta Jacques Derayrekin lan egin zuen. 

Donostiako Zinemaldiak atzera begirako ziklo bat eskainiko dio José Giovanni zuzendari, gidoilari eta nobelagile frantsesari.
Jose Giovanni. Album/Photo AGIP/Bridgeman Images

Jose Giovanni, zuzendari, gidoilari eta nobelagile frantsesa izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko atzera begirako zikloaren protagonista.

Jose Giovanni (1923-2004) Joseph Antoine Roger Damiani izenarekin jaio zen Parisen, eta nobelagile, moldatzaile eta gidoilari izan zen aurrenik; zuzendari moduan bere proiektuen erantzukizun osoa hartu zuenean, Frantziako polizia generoari "begirada eta estetika bereziak" eman zizkion, Zinemalditik azaldu dutenez.

'Le Trou' Giovanniren eleberriak, kartzelan emandako denbora kontatzen duenak -hilketa leporatu zioten eta heriotzara zigortu zuten, baina gero bortxazko lanekin kommutatu zioten heriotza zigorra-, Jacques Beckerren interesa piztu zuen, eta pantaila handira eramatea erabaki zuen zinemagileak.

'Classe tous risques' (1958) bere hirugarren eleberritik sortu zen 'Classe tous risques / The Big Risk' (1960), Claude Sauteten filma, eta Giovanni gidoilari aritu zen. Urte batzuk beranduago, Jean-Pierre Melvillek 'Le Deuxième souffle' (1958) bere bigarren eleberria moldatu zuen 'polar' generoko funtsezko izenburuetako bat sortzeko: 'Le Deuxième souffle / Second Wind' (1966).

1963an, gidoilari moduan ekin zion Jacques Derayrekin izan zuen harreman emankorrari -'Symphonie pour un massacre / Symphony for a Massacre' (1963), ' Rififi à Tokyo / Rififi in Tokyo' (1963), ' L'homme de Marrakech / The Man from Marrakech' (1966) eta 'Avec la peau des autres / To Skin a Spy' (1966)-, eta hiru urte beranduago, gauza bera egin zuen Robert Enricorekin -'Les Grandes gueules / The Wise Guys' (1966), 'Les Aventuriers / The Last Adventure' (1967) eta 'Ho! / Ho! Criminal Face' (1968)-.

Giovannik 'La Loi du survivant / Law of Survival' (1967) filmarekin egin zuen debuta kameraren atzean, eta handik aurrera Henri Verneuilen 'Le Clan des Siciliens / The Sicilian Clan' (1969) filmaren salbuespen bakarrarekin, Giovanni zuzendaritzan ibili zen batez ere; laster ezarri zuen "estilo propio, gordin eta zuzen bat, bere buruari edo beste idazle batzuei egokitua, askotariko pertsonaiez betetako istorioetan", Zinemaldiak azaldu duenez.

Zuzendu zituen 15 film luzeetatik (telebistarako bi film eta hiru telesail atalekin batera), bereziki aipagarriak dira 'Le Rapace / Birds of Prey' (1968), ' Dernier domicile connu / Last Known Address' (1970), 'Un aller simple / One Way Ticket' (1971), 'La Scoumoune / Hit Man' (1972), 'Deux hommes dans la ville / Two Men in Town' (1973), 'Le Gitan / The Gypsy' (1975) eta 'Une robe noire pour un tueur' (1981).

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV7967. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/09/2026.- La subdirectora del Zinemaldia, Maialen Beloki (i), posa junto al cineasta, Jaime Chávarri (2d), el escritor, Enrique Vila-Matas (c), el director de EQZE, Carlos Muguiro (d), y la responsable de Artxiboa, Irati Crespo (2i), durante la inauguración de la exposición 'Una actitud de defección. El gesto que cambió el rumbo del Festival de San Sebastián (1976)', con la que retrocede medio siglo para recordar cómo influyó en la democratización del certamen la retirada de 'El desencanto', la película de Jaime Chávarri sobre la familia Panero. EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen "El desencanto" filmaren atzerabegirakoa ekarri du gogora erakusketa batek

Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatu bazuten ere, Guardia Zibilak Josu Zabaleta gaztea hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen, protesta gisa. Aurten, lan horrek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, erakusketa bat inauguratu dute gaur, dokumentu argitaragabeekin, historia horren erakusgarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X