David Ilundain eta Helena Bengoetxea zuzendarien film berriak, zinemetan
“B, la película” eta “Uno para todos” filmen zuzendariak “Mallorca confidencial” estreinatuko du, eta Bengoetxeak, “Petrus” dokumentala.
“Mallorca confidencial” David Ilundainen (Iruñea, 1975) pelikula eta “Petrus” Helena Bengoetxearen (Iruñea, 1967) gidaritzapean filmatutako dokumentala zinema aretoetara iritsiko dira gaur, ostiralarekin.
Ilundainek (“B, la película”,) “Mallorca confidencial” zuzendu du, Lolita Flores, Asia Ortega eta Jordi Sanchez protagonista dituen istorioa: “Ur garden eta mediterranear patxada erakutsi ohi dituen postal idilikotik haratago, uharteko txoko ilunenetan barneratzen da filma, anbizioa, familiarteko sekretuak eta goi mailako ustelkeria harilkatzen dituen korapilo konplexu bat askatzeko”.
“Petrus”ek, bestalde, Joseba Lekuona gerturatzen digu: artelanak zizelkatzen ditu arte-merkatu esklusibo baterako. Simeon Hidalgo irakasle erretiratuak, bestalde, nekez mantentzen du Petrus museoa, ezerezaren erdian dagoen kultur proiektua, non Elsa Plano alkateak haranaren biziraupena bere bizi-gurutzada bihurtzen duen. Josebak, Simeonek eta Elsak beren bideak gurutzatzen dituzte, eta bakoitzak bere erara, egunerokotasuna erresistentzia modu bihurtzen du.
Gainera, ostiral honetatik aurrera, Adi! Filmak Euskaraz programaren eskutik, "Fleak" animaziozko finlandiar pelikula euskaraz ikusteko aukera izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da