Bev Ditsie zinemagile eta ekintzaileak jasoko du Zinegoaken Ohorezko Saria
Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiak Bev Ditsie zinegile eta Hegoafrikako LGBTIQ+ eskubideen aldeko ekintzaileak jasoko du jaialdiaren Ohorezko Saria ekainaren 22an, 19:30ean, Arriaga Antzokian egingo den 23. edizioaren inaugurazio galan.
Gainera, jaialdiak Bev Ditsieren filmografiari buruzko atzera begirakoa programatu du; ekainaren 21ean, igandearekin, 18:30ean Bilborocken, Simon and I dokumentala proiektatuko da, eta Ditsiek bere ibilbideari buruzko elkarrizketa bat izango du Irantzu Varela kazetariarekin. Halaber, ekainaren 23an, asteartearekin, 18:00etan, Golem zinemetan, Lesbians Free Everyone - The Beijing Retrospective filma proiektatuko da.
Bev Ditsie Soweton hazi zen, Apartheidean Hegoafrikako Gobernuak pertsona beltzak zuriengandik urrun mantendu zitezen sortutako auzoan. Gazte-gaztetatik apartheidaren aurkako mugimenduetan parte hartu zuen. 1990ean, Johannesburgen egindako Harrotasunaren aldeko lehen martxaren antolatzaileetako bat izan zen. Bost urte geroago, NBEn LGBTIQ+ eskubideei buruz argi eta garbi hitz egin zuen lehen emakume lesbiana izan zen, Pekinen egindako Emakumeari buruzko Munduko Konferentzian.
2002an, Ditsiek Simon and I Simon Nkoli Hegoafrikako LGTBIQ+ eskubideen aldeko borrokaren aitzindariari buruzko dokumentala zuzendu zuen, Nicky Newmanekin batera.
Memoriari, GIBari, aktibismoari eta queer pertsona beltzen errepresentazioari buruzko beste dokumental batzuk zuzendu ditu, Lesbians Free Everyone - The Beijing Retrospective besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da