"Los domingos" Oscarretara bidean jarri du Espainiako Zinema Akademiak
Alauda Ruiz de Azuaren filmak La bola negra eta El ser querido izango ditu lehiakide, Espainiako Akademiaren behin betiko hautagaia izateko deman.
Espainiako Zinema Akademiak El ser querido, La bola negra eta Los domingos filmak aukeratu ditu, lehen bozketan, Oscar sarietara bidaltzeko.
Akademiako kideek hiruren artean bozkatu beharko dute orain, behin betiko hautagaia zein izango den aukeratzeko.
Irailaren 16an jakingo da Akademiak hiruren arteko zein film aurkeztuko duen.
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
Zure interesekoa izan daiteke
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da