Zinemaldia, Naomi Wattsen doinura dantzan bigarren egunean
Naomi Watts britainiar aktorea atzo eguerdian iritsi zen Donostiara, baina gaur izango ditu begirada guztiak bere gain Donostiako zinema jaialdian; gaur, larunbatarekin, Donostia saria jasoko du Mulholland Drive David Lynchen filmeko protagonistak.
22:15ean hasiko da Zinemaldiaren ohorezko saria emateko gala, eta JA Bayonaren eskutik jasoko du garaikurra aktoreak, Lo imposible filmean zuzendu zuen zinemagilearen eskutik, hain zuzen ere.
Aurtengo jaialdian, The Housewife filma aurkeztuko du Wattsek, Ben Shirinian zuzendariaren lehen film luzea. Protagonistak ustezko nazi bat New Yorken ezkutatuta bizi dela jakin, eta susmagarri nagusiaren emazte maitagarriaren adiskide egingo da.
Bi sari gehiago banatuko dira Zinemaldiaren bigarren jardunaldi honetan. Patricia Lopez Arnaiz aktoreak Gure Zinema saria jasoko du, eta Carmen Machik Espainiako Zinematografia saria.
Bestalde, Sail Ofizialean, 5 minutos más Javier Ruiz Caldera kataluniar zuzendariaren film espainiarra aurkeztuko dute, eta Zinemira euskal zinemaren atalean Itzalak argitzen dokumentala eta Simulacro Nitya Lopez Saituaren filma.
Musika eta zinema uztartuta, Euskadiko Orkestrak kontzertua eskainiko du 18:00etan Belodromoan. Juan Jose Oconek zuzenduta eta Donostiako Orfeoiak eta Andoni Martinez Barañano tenorrak lagunduta, Carmelo Bernaolaren pieza-sorta bat interpretatuko dute (Verano Azul, Tormento, La clave…) baita Sacamantecas eta Winnipeg, el barco de la Esperanza filmetako musika ere.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da