Frantzia
Frantziako ikasleek Bastilla hartu dute mobilizazioen hamargarren egunean
Poliziak ur-kanoiak jaurti dizkie Parisko Bastilla plazan bildutako milaka ikasleei. Protestek 300 zauritu eta 6.600 atxiloketa baino gehiago utzi dituzte irailaren amaieratik, eta oraindik ez dago mobilizazioak amaituko diren zantzurik.
Zer eskatzen dute zehazki Frantziako institutu eta unibertsitateetako ikasleek?
Hezkuntzara bideratutako baliabideak indartzea eskatzen du ikasle mugimenduak. Irakasle falta eta unibertsitatera sartzeko arazoak salatzen dituzte, besteak beste. Frantziako institutuetan, 3.700 guztira, 2,2 milioi nerabe inguruk ikasten dute.
Frantziako ikasleek eutsi egin diote Gobernuaren gaineko presioari, eta protesta jendetsuak egin dituzte herrialde osoan
Gobernuaren eta antolatzaileen arabera, 250.000 eta 400.000 ikasle inguru atera dira astearte honetan Frantziako hiri nagusietako kaleetara, Paris buru, Emmanuel Macronen Gobernuari erakusteko ez dutela protestak baretzeko asmorik. Mobilizazioak hasi zirenetik bi aste bete dira.
Beste greba egun bat dute gaur hezkuntzan Iparraldean, baliabide gehiago eskatzeko
Lizeo asko, Baionako Etxepare adibidez, blokeatuta daude joan den ostegunetik. Ikasleek baliabide gehiago eskatzen dituzte, eta gaurko protestak bat egin du irakasleek deitutako grebarekin.
Ikasleen protestekin bat egin dute Baionan
Hezkuntza baldintza hobeak eskatzeko mobilizazioa joan den astean hasi zen Parisko eskualdean eta herrialde osora zabaldu da. 600 atxilotu baino gehiago eta dozenaka zauritu daude Frantzia osoan. Ikasle batek grabatutako irudiak dira.
Frantziako ikasleen protestek 625 atxilotu eta dozenaka zauritu utzi dituzte asteazken honetan
Eskolen tamaina, irakasle falta eta eskola-ordutegien iraupena dira aldarrikapenen oinarriak. Hainbat herritan, kontzentrazioak liskarretan amaitu dira. Lillen, parte-hartzaile batzuek edukiontziak erre dituzte eta botilak jaurti dizkiete agenteei.
Eiffel dorreko nagusiak dimisioa eman du emakumezko langileak baztertzeagatik sortutako iskanbilaren ondorioz
Patrick Branco Ruivok iragarri du urte amaieran utziko duela kargua, sortutako ika-mikaren ondorioz. Izan ere, emakumezko langileak Eiffel dorretik kanporatu zituzten, talde ultrakontserbadore hindu batek duela egun batzuk egindako bisitan.
Leon XIV.a abusuen zazpi biktimarekin bildu da, pederastiaren aurrean "zaintzarik handiena" eskatu ostean
Aita Santuarekin egon direnen artean dago 80 urteko Jean-Marie Delbos, 50eko hamarkadan Pirinio Atlantikoetako Betharramgo Notre-Dame ikastetxe katolikoan abusuak jasandako gizona.
Jendetza batu da Parisen, Leon XIV.aren meza dela eta
Aita santuak duela 18 urte bisitatu zuen azkenekoz Frantziako hiriburua, eta gaur 700.000 fededun bildu dira Eliseo zelaietan. Atzo bezala, mukuru bete dira kaleak.
26 eta 19 urteko kartzela zigorra Federico Martin Aranburu Biarritz Olimpiqueko errugbi jokalari ohia hiltzeagatik akusatutako bi lagunentzat
Martin Aranburu 2022an tirokatu zuten Parisen, kalean bertan, bi ultraeskuindarrek. Tiroketa Frantziako hiriburuko taberna ezagun baten atarian gertatu zen.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen itsaspeko kablea jartzeko lanen % 70 daude eginda
Interkonexio elektrikoa 2027aren amaierarako edo 2028aren hasierarako egongo da martxan. Lanak erritmo onean doaz, baina baliteke itsasoaren egoerak epeak luzaraztea. Azpiegiturari esker, bi estatuen arteko argindar trukea 2.800 megawattetik 5.000 megawattera igaroko da.
54.000 milioi euroko aurrekontu-doikuntza iragarri du Lecornuk
Normandiako Lehorreratzetik Markinara: Abelek Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat du egurra garraiatzeko
Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat dabil Markina-Xemeingo mendietan. Abel Ibarluzea jabeak egurra garraiatzeko eta beste baserriko beste zenbait lanetarako erabiltzen du. Garai batean, Euskal Herrian ohikoa zen AEBko armadaren gerra-ibilgailu hauek ikustea. Gaur egun, Abelena da geratzen den bakarrenetako bat.
Aramburu errugbi jokalari ohiari tiro egin zion akusatu nagusiak heriotzaren egilea dela aitortu du
Astelehen honetan hasi den epaiketan, akusazioak "premeditazioa" frogatu nahi du, ez zela homizidioa izan, erailketa baizik.
Gaur hasiko da Parisen errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
CAFi esleitu diote Parisko eskualdean 15 tren-tranbia unitateren hornikuntza, 150 milioren truke
Hiriko kale eta plataformetan zein ohiko trenbidean zirkulatzeko diseinatutako 15 tren-tranbia hibridoak T13 linea handitzeko dira, eta Acheres herriraino luzatuko da linea.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.