Gaur hasiko da Parisen errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Gaur hasiko da Parisen Federico Martin Aramburu Biarritz Olimpiqueko errugbi jokalari argentinarraren heriotzaren epaiketa.
Martin Aranburu 2022an tirokatu zuten Parisen, kalean bertan, bi ultraeskuindarrek. Tiroketa Frantziako hiriburuko taberna ezagun baten atarian gertatu zen.
Bi urte baino gehiagoko ikerketaren ondoren, Parisko Fiskaltzak eskatu zuen errugbi jokalari ohiaren heriotza hilketa gisa epaitzea.
Hartara, epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak. Le Priol eta Bouvier hilketa gertatu eta egun gutxira atxilotu zituzten; Hungarian lehena, eta Frantzian bigarrena.
Zure interesekoa izan daiteke
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea