EPAIKETA PARISEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aramburu errugbi jokalari ohiari tiro egin zion akusatu nagusiak heriotzaren egilea dela aitortu du

Astelehen honetan hasi den epaiketan, akusazioak "premeditazioa" frogatu nahi du, ez zela homizidioa izan, erailketa baizik.

PARIS (France), 07/09/2026.- Attendees arrive for the trial of the assassination of Argentine rugby player Federico Martin Aramburu at the Paris Courthouse, France, 07 September 2026. (Francia) EFE/EPA/FIRAS ABDULLAH

Arambururen lagunak epaiketara iritsi direnean. Argazkia: EFE

Astelehen honetan hasi da Federico Martin Aramburu Argentinako errugbi jokalari ohiaren hilketaren epaiketa Parisen. 2022ko martxoan hil zuten Aramburu -Ipar Euskal Herrian bizi zena- Frantziako hiriburuan. Eskuin muturreko bi militante daude akusatuen aulkian, eta krimena aurrez pentsatuta egin zuten edo ez gakoa izango da ezarriko zaien zigorrean.

Loik Le Priol (32 urte) hilketagatik epaituko dute eta Romain Bouvier (35 urte) hilketa saiakeragatik. Bizi osoarako kartzela-zigorra jaso dezakete biek.

Frantziako Gobernuak 2024an desegin zuen Batasuna Defentsa Taldea (GUD) eskuin muturreko erakundearekin lotuta daude biak, eta aurrekariak dituzte. Kartzela zigorra ezarri zieten 2015ean mugimenduko buruzagi ohi baten aurka egindako eraso bortitz batengatik.

Gortean egin duen lehen agerraldian, Le Priolek bere erantzunkizuna aitortu du: "Arambururen heriotzaren egilea naiz, baina Auzitegiak erabakiko du defendatzeko egin nuen ala ez".

Beste akusatuak, Romain Bouvierrek, esan du bere asmoa Arambururen aurka disuasio-tiroak egitea izan zela. "Egunero pentsatzen dut erabateko hondamendi honetan, bere familiarengan eta bere lagunarengan (Shaun Hegarty, hilketa gertatu zenean Arambururekin zegoen rugby jokalaria), Aramburu bere besoetan hiltzen ikusi baitzuen. Badakit esaten dudan hau familiarentzat zaila dela, baina ez nuen hiltzeko asmorik izan", esan du Bouvierrek.

Bouvierrek bezala, Le Priolek ere barkamena eskatu du: "Betirako kondenatuta egongo naiz drama itzel hau jasatera. Ez diot familiari barkamena eskatzeari utziko".

Bi akusatu nagusiak, prebentziozko espetxealdian daude eta segurtasun neurri gogorren pean eraman dituzte auzitegira. Blindatutako kabina batean egon dira bi jendarmek zainduta.

Beste bi auzipetuek, Lyson Rohemirrek (Le Priolen bikotekidea) eta Antony Sorrentinok ere egozten zaizkien karguei buruz hitz egin dute. Lehenengoari hilketaren konplize izatea leporatzen zaio eta bigarrenari Bouvierri ihes egiten lagundu izana.

"Egitateak ukatzen ditut. Inoiz ez dut asmo txarrik izan ", esan du Rohemirrek. Sorrentinok, berriz, egozten zaiona onartu du, instrukzioan zehar egin bezala.

Tiroketa

2022ko martxoaren 19ko goizaldean, Aramburu eta Hegarty Parisko Saint Germain bulebarreko kafe batean zeuden. Ondoko mahaian Le Priol, Bouvier eta garai hartan lehenengoaren bikotekidea zen Lyson Rochemir zeuden.

Antza denez, bi taldeen artean eztabaida piztu zen Le Priol eta lagunek iruzkin xenofobo bat egin eta Aramburuk eta Hegartyk entzun ondoren. Liskarraren ondoren bi taldeak banandu egin ziren eta errugbi jokalari ohiak hotelera joan ziren dena amaitu zela pentsatuz.

Priol eta Bouvier, ordea, armatuta atera ziren haien bila. Ikerketaren arabera, Bouvier izan zen kamioneta batetik Arambururi lau aldiz tiro egin zion lehena, eta, segundo batzuk geroago, Le Priol oinez agertu zen eta beste sei tiro egin zituen.

Errugbiko jokalari ohia lurrean etzanda geratu zen, gorputzean sei tiro zituela. Birikan, giltzurrunean eta gibelean jasandako zaurien ondorioz hil zen. 

Le Priolek, Frantziako Itsas Armadako kide ohia zenak, ihes egin zuen krimenaren ondoren, eta lau egun geroago atxilotu zuten Hungarian, Ukrainara iritsi nahian. Bouvier ere lau egun geroago atxilotu zuten Sarthe eskualdean.

PARIS (France), 07/09/2026.- Attendees arrive at the Paris courthouse for the trial over the killing of Argentine rugby player Federico Martin Aramburu in Paris, France, 07 September 2026. (Francia) EFE/EPA/FIRAS ABDULLAH

Epaiketako abokatuak, atzeen Arambururen alarguna eta Hegarty daudela. Argazkia: EFE

Homizidioa edo erailketa

Astelehen honetan hasi den epaiketan, akusazioak frogatu nahi du pentsatutako hilketa izan zela, eta horrek homizidioa erailketa bihurtzen du Frantziako zuzenbidean.

Le Priolek onartu du tiro egin izana, baina "bizirik irauteko instintuz" jokatu zuela dio, lehenengo tiroak bere aurkariengandik zetozela uste zuela. Bouvierrek, berriz, Aramburu beldurtzeko egin zuela tiro dio, hiltzeko asmorik gabe.

Ikerketaren elementuen artean, ordea, Le Priolek "hil egingo dut" eta "aurkituko ditugu" esan omen zuenaren testigantzak daude, baita akusatuen itzulera erakusten duten bideozaintzako irudiak ere.

Bi akusatuen iragana ere lupapean egongo da. Izan ere, biak zigortu zituzten 2015ean, Édouard Klein GUDeko buruzagi ohiaren aurkako talde-eraso bat egiteagatik, bereziki bortitza eta umiliagarria.

Epaiak, orduan, Le Priol-en erantzukizunaren alterazio partzial bat onartu zuen, bere etapa militarraren ondorengo stres postraumatiko nahasmenduarekin lotutatako, eta hori berriro agertuko da epaiketa honetan.

Auziak irailaren 25era arte irautea espera da. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X