Frantzia
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Frantziako Gobernuak segurtasun akatsak onartu eta polizia-dispositibo "masiboa" zabalduko du larunbatean
Iragan asteburuko operatiboa "estatikoegia" izan zela onartu du, eta ez zutela agente nahikorik mobilizatu.
Albiste izango dira: ETAren behin betiko su-etenak 15 urte, Adam GOIDIa eta protestak Frantzian
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Parisen, Nizan, Lionen, Lillen eta beste hainbat hiritan gaueko etxeratze-aginduak ezarri ditu Frantziak
Etxeratze-aginduaren neurria hiriaren araberakoa da. Sebastien Lecornu lehen ministroak neurria hartzeko eskatu die prefeturei, indarkeria boladari aurre egiteko.
Louvre: gotorleku Erdi Aroan, zaurgarritasun-ikur iaz geroztik
Lapurretatik urtebete pasa ondoren, bitxiek desagertuta jarraitzen dute eta museoaren segurtasun gabeziak azaleratu egin dira.
Ikasleek Parisko Louvre Museorako sarbideak blokeatu dituzte
Piramideko sarrera nagusia eta Richelieu pasabidearen saihetseko sarrerak blokeatu dituzte ikasleek. Protesta horren ondorioz, museoak ezin izan ditu ateak ohiko ordutegian ireki, 09:00etan, alegia.
Euskal sektore aeroespazialaren garrantzia eta Euskadik Airbusen hornitzaile gisa duen "rol geroz eta garrantzitsuagoa" azpimarratu ditu Pradalesek
Lehendakariak Okzitaniako Tolosan egin ditu adierazpen horiek. Bertan, erakunde eta enpresa misio bat hasi du gaur, 23 euskal konpainiarekin batera. Eskualdearekiko lankidetza indartzea eta euskal industria aeroespazialari aukera berriak ematea du helburu.
Albiste izango dira: Txertaguneak EAEn eta gripearen aurkako txertaketa Nafarroan, Adam GOIDIa eta protestak Frantzian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Frantziako protesten ondorioak: pertsona bat hil da, ia 2.400 atxilotu dituzte eta txikizioa dago nonahi
Parisen pertsona batek bihotz-biriketako geldialdia izan zuen eta hil egin da, eta ehunka zauritu daude. Mobilizazio masiboak izateaz gain, istilu gogorrak izan dira Parisen, Lyonen, Marseillan eta Limogesen. Macronek ezker muturra egin du indarkeriaren erantzule eta kalteak egin dituztenek "ordaindu" egingo dutela hitzeman du.
Macronek ezker muturra egin du indarkeriaren erantzule, eta babesa helarazi die poliziari eta merkatariei
Frantziako presidenteak indarkeriazko ekintzak "anbiguotasunik gabe" gaitzesteko eskatu die alderdi politikoei eta sindikatuei, eta Frantziak "ordena" behar duela adierazi du, eta ez tentsioek gora egitea. Manifestarien aldarrikapenei erantzuteko eskatu dio Melenchonek.
Istiluak berriro Parisen, protesten biharamunean
Polizia andana dago hiriburuan, eta sare sozialen bidez deitutako hainbat bilkura desegin dituzte, kargak eginez eta negarra eragiteko gasa jaurtiz.
1.200 lagun atxilotu dituzte Frantzian, ikasleen, langileen eta 'txaleko horien' protestetan
Bizitzaren garestitzea salatzeko eta hezkuntza alorrean hobekuntzak galdegiteko deitu dituzte protestak. Istilu larriak egon dira Parisen, Marseillan, Lyonen eta Limogesen, besteak beste.
Istiluak eta dozenaka atxilotu Parisen eta Frantziako beste hiri batzuetan izandako protestetan
Bizitzaren garestitzea, erregaien prezioaren gorakada eta ikasleen aldarrikapenak dira nagusi kaleetan. Exekutiboa ahul dela baliatuta egiten ari dira manifestazioak, 2027ko presidentetzarako hauteskundeen atarian.
Ikasle eta irakasleen protesten bosgarren egunean dozenaka mila pertsona bildu dira Frantzia osoan, batik bat Parisen
Hiriburuan, bi zutabetan antolatutako manifestazio handi-handiak 40.000 pertsona baino gehiago bildu ditu, baina Barne Ministerioak 160.000 manifestari baino gehiago zenbatu ditu Estatu osoan zehar.
Albiste izango dira: hauteskunde aurreko giroa, protestak Frantziako Estatuan eta Felipe VI.a Ceutan
Europako zenbait supermerkatu kateren kontra egindako zibererasoek milioika euroko galerak eragin dituzte
Piratak izozkailu sistemen urrutiko kontrolean sartu ziren gailuen tenperatura igotzeko, eta, ondorioz, produktu asko alferrik galdu dira.
Frantziako Estatuko ikasleek protesta egun handia izango dute gaur
Manifestariek blokeatutako ikastetxeen kopuruak behera egin du pixkanaka astearteko manifestazio handien atarian.
14 urteko ikasle batek bi irakasle tiroz zauritu ditu Frantzia hegoaldeko institutu batean
Tiroketa goizean izan da, Aubagne udalerriko institutu batean. Adingabea atxilotuta dago. Gertakariek ez dute zerikusirik Frantziako estatuan azken asteotan ikasleak egitean ari diren protestekin.
Iparraldeko eta Frantziako lizeoetako ikasleak ikasgeletara itzultzen hasi dira protesten ondoren
Ikasleen mugimenduak beste mobilizazio bat iragarri du astearte honetarako (urriak 13), eta Etxepare lizeoko ikasleek aste honetan erabakiko dute blokeoarekin jarraitu ala ez.
Ikasleen protestak baretu nahi ditu Frantziako Gobernuak lizeoetan 3.000 irakasle berri sartuz
Ikasleak irailaren erdialdetik egiten ari diren protestak gogortu egin dira azken egunetan, eta ostegun honetan dozenaka mila ikasle Bastilla hartzera iritsi dira.