HEZKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikasleek beste protesta egun handi bat izango dute gaur Frantziako Estatuan

Manifestariek blokeatutako hezkuntza zentroen kopuruak behera egin du pixkanaka astearte honetako manifestazio handien atarian.

PARIS (France), 08/10/2026.- Protesters hold placards as they gather at Bastille square during a demonstration over school conditions in Paris, France, 08 October 2026. A wave of nationwide protests by high school students has been sweeping across France since late September 2026, later joined by university students, over severe teacher shortages, overcrowded lecture halls and classrooms, resource deficits, and poor learning conditions. (Protestas, Francia) EFE/EPA/FIRAS ABDULLAH
Ikasleen protesta Parisen. Argazkia: EFE

Frantziako ikasleen sindikatuek manifestazio ugari egingo dituzte astearte honetan, institutuetako hezkuntza baldintzak salatzeko.

Hezkuntza Ministerioaren datuen arabera, 130 institutu blokeatuta zituzten atzo, eta joan den ostiralean, berriz, 172 izan ziren, urriaren 6an, Paris kanpoaldean protestak hasi zirenean, baino % 86 gutxiago. Estatu osora zabaldu ziren protestak, baita Ipar Euskal Herrira ere, eta Baionako Bernat Etxepare lizeoa astebete baino gehiago egon da ikasleek blokeatuta.

Azken egunetako gertakariek, manifestarien eta segurtasun indarren arteko liskar gogorrek, asaldatu egin dute gizartea, eta Emmanuel Macron presidenteak berak "onartezintzat" jo ditu, ikasleen aldarrikapenak "lasaitasunez, ordenaz eta pertsonak eta ondasunak errespetatuz" egiteko eskatu aurretik.

Bereziki larriak izan ziren asteartean izandako liskarrak, ikasleen protestekin bat egin baitzuten langileen sindikatuek, eta 450.000 pertsona kalera atera ziren, antolatzaileen arabera.

Bi egun geroago, kopuruak behera egin zuen, 130.000 eta 71.000 artean, baina ikasleen sindikatuek protestari arnasa ematea espero dute, hilaren amaieran hasiko den astebeteko ikasleen oporren bezperan.

Haien ustez, ez dira nahikoak Gobernuak orain arte iragarritako neurriak. 3.000 irakasle osagarri esleituko ditu Gobernuak, eta horiek institutuetara iristen hasi dira langile falta arintzeko.

Langile sindikatu batzuek ere bat egin dute grebarako deialdiarekin, tartean irakasleenak. Izan ere, onartezintzat jo dute Frantziako Gobernuak 2027rako onartu duen aurrekontu proiektuak aurreikusten duen langileen murrizketa.

Era berean, ikasleen protesta datorren apiril-maiatzeko presidentetzarako kanpainaurreko gai nagusi bihurtu da.

Jean-Luch Mélenchon hautagai ezkertiarrak institutuko ikasleen mugimendua babestu du, eta horrek aurkarien kritikak ekarri dizkio, gazteen ezinegona bere egitea eta indarkeria bultzatzea leporatu baitiote.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X