Tubos Reunidosek zazpi eskaintza jaso ditu taldea erosteko
Atzo amaitu zen eskaintzak egiteko epea. Hasiera batean, 14 enpresak erakutsi zuten Tubos Reunidos erosteko interesa, baina azkenean zazpi izan dira enpresak jasotako eskaintzak.
Tubos Reunidosek taldea erosteko jasotako zazpi eskaintzak aztertuko ditu gaurtik aurrera, eta horien artean bost onenak aukeratuko ditu, hartzekodunen konkurtsoan dagoen enpresa horretako iturriek jakinarazi dutenez.
Atzo amaitu zen eskaintzak egiteko epea. Hasiera batean, 14 enpresak erakutsi zuten Tubos Reunidos erosteko interesa, baina zazpi —Euskadikoak zein nazioartekoak— izan dira azkenean eskaintza egin duten taldeak.
Interesa erakutsi zuten enpresa guztiek Tubos Reunidosi buruzko informazioa jaso dute azken hilabeteetan, lantegiak bisitatu dituzte eta zuzendaritzarekin eta sindikatuekin bilerak egin dituzte.
Esan bezala, atzo amaitu zen proposamenak aurkezteko epea, notario aurrean, erosle potentzialen eskaintzak jasotzen zituzten gutun azalak ireki zituztenean.
Enpresak du oraindik argitu talde osoarentzat eskaintzarik dagoen edo lantegi bakoitzari beren-beregi egindako eskaintzak diren. Dirudienez, Trapagarango (Bizkaia) lantegiak Amurriokoak baino interes handiagoa piztu du.