50. URTEURRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talde EAEko arrisku kapitaleko funtsak 1.000 milioi euro kudeatzea aurreikusi du 2029rako

Konpainia 1976an sortu zuten Bilbon, eta aitzindaria izan zen Espainiako Estatuan. Ordutik, 350 inbertsoreren kapitala kudeatu eta 170 enpresatan parte hartu du. Etorkizunari begira, hazten jarraitzea du helburu. Besteak beste, inbertitzaileen zorroa handitzea, funts berriak garatzea eta inbertsio bide berriak irekitzea jarri du helburutzat. 

(Foto de ARCHIVO)

Oficinas de Talde



REMITIDA / HANDOUT por TALDE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

24/12/2019

Taldek Bilbon, Madrilen eta Valentziako Erkidegoan bulegoak ditu. Argazkia: Europa Press

Talde arrisku kapitaleko enpresak 50 urte bete ditu. 1976an Bilbon sortua, aitzindari izan zen Hego Euskal Herriko lehen inbertsio funts pribatua izan zelako, baita Espainiako Estatuakoa ere. Bost hamarkadotan, 170 enpresatan parte hartu du, 350 inbertsore baino gehiagorekin. Gaur egun, 630 milioi euro kudeatzen ditu, baina asmoa da hiru urtean, 2029rako, 1.000 milioira iristea, eta bost urtean, 2.000 milioira. Hazkundea helburu, honako hiru bideak urratuko ditu enpresak: inbertitzaileen zorroa zabaldu, funts berriak garatu eta sektore gehiagotara (azpiegiturak eta higiezinak, besteak beste) hedatu. 

Konpainiak gaur ospatu du 50. urtemuga, Bilboko Guggenheim museoan egindako ekitaldi batekin. EAEko erakundeetako eta enpresa munduko ordezkaritza zabala bildu da ekitaldian. Besteak beste, honakoek hartu dute parte: Imanol Pradales lehendakaria; Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua; Anton Arriola Kutxabankeko presidentea (Talderen bazkide nagusia da banketxea) eta Jose Antonio Jainaga Sidenor eta Talgoko presidentea. 

EAEko finantza zuzendari eta enpresaburu talde batek sortu zuen Talde. Konpainiaren sustatzaileek beharrezko ikusi zuten finantzazio formula berriak bilatzea, betiere enpresa txiki eta ertainen hazkundea sustatzeko asmoz. 

Idoia Bengoa Talde Gestion dibisioko bazkide zuzendari nagusiak eta Carlos Castellanos Talde Promocion y Desarrollo unitateko presidenteak nabarmendu dutenez, enpresak EAEn du erabakigunea eta  bertan ditu bere produktu zorroaren herena. 50 urteotan Estatuko beste merkatuetara hedatu da (negozioaren % 66 da gaur egun). Taldearen urteroko fakturazioa 4.500 milioi eurotik gora dago. 

Bion hitzetan, Kutxabank Talde Gestioneko akziodun nagusi bihurtu izanak (% 63ren jabe da 2025eko otsailetik) "kudeatzeko gaitasuna indartu du estrategia berriak garatzeko eta aktibo alternatiboen merkatuan aukera berriak baliatzeko". 

Imanol Pradales lehendakariak Talde zoriondu du bere urtemugan, eta azpimarratu beharrezkoa dela "finantza gaitasun guztiak aktibatzea Euskadiren eraldaketa ekonomikoa sustatu eta enpresak errotzeko". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X