Microsoftek 60.000 lanpostu murriztu nahi ditu, plantillaren laurdena inguru
Enpresak pizgarriak eskaini dizkie konpainia uzteko prest daudenei. Lehendik, aurretiko erretiroak eta kaleratzeak egin zituen. Asmoa da kostuak aurreztea eta dirutza adimen artifizialera bideratzea.
Microsoftek 60.000 enplegu, plantillaren laurdena, murriztu nahi ditu, eta horretarako pizgarriak eskaini dizkie beharginei konpainia utz dezaten. Aurretik, aurrejubilazioak eta kaleratzeak egin ditu konpainia teknologikoak.
Enpresak inbertsio handia du aurreikusita adimen artifiziala garatzen jarraitzeko, eta kostuak aurreztu nahi ditu.
Neurriak AEBko, Kanadako, Indiako eta Erresuma Batuko erdi-mailako arduradunei eta beheragoko mailako langileei ere eragingo die. Konpainiak zehaztu duenez, datu-zentro, salmenta eta marketing alorrean ez da kaleratzerik izango.
Apirilean, aldez aurretiko erretiroak proposatu, eta 8.750 langilek baliatu zuten aukera. Ondoren, uztailean, 4.800 langile kaleratu zituen, plantillaren % 1.
Albistea zabaldu ostean, Microsoften akzioek % 1 egin dute gora Wall Streeten. Konpainiak etzi aurkeztuko ditu hirugarren hiruhilekoko emaitzak.