Tubos Reunidosen krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubos Reunidosen sozietate nagusia likidatzeko fasea ireki du Gasteizko epaitegi batek

Erosketa-eskaintzarik jaso ez duenez, likidazio-prozesua abiatzea erabaki du auzitegiak. Taldearen ekoizpen-unitateak saltzeko prozesuak aurrera jarraituko du; likidazioak ez du sozietatea berehala ixtea eragingo.

(Foto de ARCHIVO)

Manifestación en Bilbao de trabajadores de Tubos Reunidos



EUROPA PRESS EUSKADI

14/4/2026

Gasteizko Auzitegiko Arlo Zibileko Atalak Tubos Reunidos SA (TRSA) sozietate nagusia likidatzeko fasea irekitzea erabaki du. Talde siderurgikoaren administrazio-kontseiluak urriaren 20an egin zuen eskaera, konkurtso-administrazioarekin ados jarrita, sozietatea erosteko eskaintzarik jaso ez zuelako.

Konpainiak Balore Merkatuaren Espainiako Batzorde Nazionalari (CNMV) jakinarazi dionaren arabera, sozietatea desegitea ere erabaki du epaileak, eta administratzaileak kargutik kentzea. Haien ordez, PKF-Attest Concursal SLPk hartuko ditu beren gain sozietatearen kudeaketa-eginkizunak, konkurtso-administrazio gisa.

Ekoizpen-unitateak saltzeko prozesuak aurrera jarraituko du

Likidazio-fasea irekitzeak ez du esan nahi taldearen ekoizpen-unitateak saltzeko prozesua amaitu denik. Konkurtso-administrazioak aurrera jarraituko du salmenta-prozesuarekin, eta, konpainiak adierazi duenaren arabera, gardentasuna, publizitatea, lehiakortasuna eta aukera-berdintasuna bermatzeko irizpideak erabiliko ditu.

Likidazioak ez du lantegiak berehala ixtea ekarriko

Joan den asteartean, likidazioa eskatu zuela jakinarazi zuenean, enpresak langileei azaldu zien prozesuak denbora behar duela eta ez duela sozietatea atoan desagertzea ekarriko.

Prozesuaren bilakaera funtsezkoa izango da ekoizpen-unitateen etorkizuna argitzeko eta balizko erosleen interesa ezagutzeko, taldearen sozietate nagusia erosteko eskaintzarik jaso ez duen honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X