Marlaskaren esanetan, autonomiek ez zuten Estatuaren laguntza zalantzan jarri Feijook gehiago eskatu zuen arte
Luis Santamaria PPko senatariari erantzunez, Barne ministroak larrialdien alorreko eskumenak zeintzuk diren gogoratu du, eta PPko kideei "baloiak kanpora" botatzea leporatu die.
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak ostegun honetan ziurtatu duenez, sute handiek kaltetutako autonomia erkidegoek ez zuten zalantzan jarri Espainiako Estatuak suaren aurka egiteko dituen baliabideak, harik eta abuztuaren 15ean Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Armadaren laguntza eta baliabide gehiago eskatu zituen arte.
Hala adierazi du Marlaskak Senatuko Barne Batzordean taldeen aurrean egindako agerraldian. Bertan, PPk eskatuta, Estatuak udako suteen itzaltze-lanetan egin duen ekarpena azaldu du, batez ere Galizian, Gaztela eta Leonen, Asturiasen eta Extremaduran.
Luis Santamaria PPko senatariari erantzunez, Barne ministroak larrialdien alorreko eskumenen esparrua gogoratu du, horren kudeaketa autonomiei dagokiela azpimarratu. Hala, popularrei leporatu die "baloiak kanpora botatzea, energia hori larrialdia kudeatzeko baliabideak jartzen gastatu beharrean".
Argi utzi du Estatuak ezin dituela autonomiak "baliogabetu edo ezeztatu", horiek baitira Estatuari laguntza eskatu behar diotenak. Ildo horretan, berretsi du kudeaketaren eskumenak haienak direla, "eremuan daudelako eta ondoen ezagutzen dutenak direlako".
Autonomia horietako batzuen kudeaketari dagokionez, Marlaskak adibideren bat jarri du, hala nola Galizia, giza baliabideak eskatu zituelako bereak erretiratzen ari zenean, edo Gaztela eta Leongoa. Kasu honetan, ministroaren arabera, abuztuaren 8an dagoeneko suteak kezkagarriak zirela, erkidegoko agintariek abuztuaren 17ra arte itxaron zuten oporretan zeuden erkidegoko suhiltzaileak itzaltze-lanetan jartzeko.
"Lehen minututik Babes Zibilak eta Gobernuak eskatu zituzten baliabideak erkidegoen esku utzi zituzten", azpimarratu du Marlaskak, eta, Margarita Robles Defentsa ministroak asteartean egin bezala, autonomia horietako batzuen jarrera deitoratu du Feijooren adierazpenen ostean.
Azaldu duenez, Galiziako eta Gaztela eta Leongo goi-agintariek administrazio zentralera jo zuten "zehaztasunik gabeko" bitartekoak eskatzeko. "Hori ez da leialtasun instituzionala", azpimarratu du ministroak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Casanova EH Bilduren hautagaia izango da berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da pertsonarik egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.
Hainbat agenteren aurka Getxon gertatu den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ohar batean, Segurtasun Sailak erasoak gaitzetsi ditu eta salatu du gazte batzuek objektuak jaurti dizkietela uniformerik gabe zihoazen zenbait agenteri. Irainak ere jaso omen dituzte ertzainek: "zipaioak", "puta semeak" eta "nazkagarriak", besteak beste.
Euskadiko PPk EAJren "lotsagabekeria" salatu du, Espainiako poliziei Ceutara joatea eskatzeagatik
Laura Garrido Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramailearen hitzetan, Aitor Estebanen adierazpenek argi uzten dute EAJren eta EH Bilduren artean "ez dagoela inolako alderik".
Espainiak laguntza eskatu die Frontexi eta Europoli Ceutan egoera irregularrean dauden migratzaileen triajea egiteko
Bestalde, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak iragarri du 44,5 milioi eurora handitu dutela arreta humanitariorako laguntza.
Espainiako Gobernuak Ceutako krisian egindako kudeaketa “ezin okerragoa” kritikatu du Estebanek
EAJk urte politiko berriari hasiera emateko Zarautzen egin duen ekitaldian, hurrengo hauteskunde zikloan jarri du arreta Aitor Estebanek. Euskadirentzat eskumen gehiago eskatu ditu, eta "nazioa eraikitzea ongizatea eraikitzea" dela aldarrikatu du.