Suteen okerrena igaro da: Espainia alerta eta jarraipen fasera igaro da
Amaitutzat jotzen da Espainiako historia hurbilean baso-suteen gertakaririk tragiko eta suntsitzaileenaren faserik zailena: 300.000 hektarea baino gehiago erre dira, lau lagun hil dira eta 48 zauritu.
'Larrialdi aurreko' fasetik 'alerta eta jarraipen egoerara' igaro da Espainia, eta amaitutzat eman da estatuko historia hurbilean baso-suteen gertakaririk tragiko eta suntsitzaileenaren faserik zailena: 93 sutetan 300.000 hektarea baino gehiago erre dira, lau lagun hil dira eta 48 zauritu.
Hala jakinarazi du Virginia Barcones Babes Zibileko eta Larrialdietako zuzendariak prentsa-agerraldi batean, Estatuko Koordinazio Batzordearen (CECOD) bileraren ostean. Izan ere, bart erabaki zutenez, egoerak hobera egin du, fasez aldatzeko adina.
CECODek ezarritako etengabeko alerta- eta jarraipen-egoera berrian, Gobernuak suteen aurkako borrokarako dituen baliabide guztiak koordinatzen eta erkidegoen esku jartzen jarraituko du.