EKITALDI INSTITUZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polemika, urte judizialaren hasiera ekitaldira begira: Garcia Ortiz bertan izango da; Feijoo, ordea, ez

Elkarteen ustez, "erabat ezohikoa" da Auzitegi Gorenak auzipetutako fiskal nagusia bertan izatea, eta PPren buruak iragarri du ez dela ostiraleko ekitaldira joango, "Erregearen aurkako talka instituzionalaren alde" ez egitearren.

FOTODELDIA MADRID, 03/09/2025.- El rey Felipe VI recibe en audiencia al fiscal general del Estado, Álvaro García Ortiz, que le entrega la Memoria anual de la Fiscalía de 2024, este miércoles en Madrid.-EFE/ Fernando Villar

Felipe VI.ak Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusia hartu zueneko irudia. Argazkia: EFE

Fiskalen bi elkartek eta epaileen batek Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiari eskatu diote ez dadila ostiral honetako urte judizialaren irekiera ekitaldira joan. Haien ustez, ez luke joan behar, "errespetuagatik", auzipetua dagoelako eta Auzitegi Gorenean epaiketaren zain dagoelako.

Magistraturaren Elkarte Profesionalak , Fiskalen Elkarteak eta Fiskalen Elkarte Profesional eta Independenteak ohar bat igorri dute, Garcia Ortizek ekitaldian parte har ez dezan. Felipe VI.a Espainiako erregea bertan izango da, eta baita Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidente Isabel Perello ere.

Idatzian, elkarteek adierazi dute auzipetutako inor erregearekin batera esertzea "erabat ezohikoa" dela eta "zuzenbide-estatuaren oinarrizko printzipioaren kontrako mespretxuzko ekintza" dela, eta arriskua dagoela, Justiziaren sinesgarritasunari eta karrera judizial eta fiskalari ez ote dion kalte egingo.

Era berean, azpimarratu dute Garcia Ortizen errugabetasun-presuntzioa errespetatzen dutela, baina adierazi dute "erakundeekiko eta ordezkatzen dutenarekiko errespetua interes partikularren gainetik" dagoela.

Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularraren presidenteak baieztatu du ez dela urte judizialaren irekiera ekitaldira joango. X sare sozialean zabaldutako mezu batean azaldu duenez, ez du "aurrekaririk gabeko talka instituzionalaren alde egin nahi".

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari urte judizialaren irekiera "zikintzea" leporatu dio Feijook, auzipetutako fiskal nagusi bat erakundearen buru mantentzen duelako eta Auzitegi Gorenean esku hartzen uzten diolako.

Gobernuaren erantzuna Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroaren bitartez iritsi da. Feijooren erabakia "erregearekiko eta erakundeekiko begirune falta larria" dela esan du, eta gogorarazi du "erakunde demokratikoak errespetatzea funtsezkoa" dela zuzenbide-estatuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria: "Inola ere ez da gure politika inmigrazioa eta segurtasuna nahastea"

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak nabarmendu du bere Sailaren politika “ez dela inola ere immigrazioa eta segurtasuna nahastea”, Arartekoaren azken agiriaren harira. Horrekin batera, adierazi du euskal gizarteak “eskatzen duela legeak eta arauak betetzen ez dituenarekin, izan kanpokoa edo izan hemengoa, gogorrak izatea”. ‘Basque Segurtasun Foroa: Segurtasun Integrala eta komunitatea’ udako ikastaroaren itxieran egin ditu adierazpenak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

12 urtean pantaila handirik ez duela jarri argudiatu du Aburtok eta Etxeberriak finala Plaza Berrian ikusteko gonbita egin du

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azaldu duenez, Munduko Futbol Txapelketako finala ikusteko pantaila erraldoiak jartzeko eskaera bakarra jaso du Udalak, PPrena, eta onartu egin du. Gasteizko Udalak Plaza Berrian pantaila erraldoia jarriko du eta Maider Etxebarria alkatea Espainiako kamiseta jantzita agertu da kazetarien aurrera eta igandean Plaza Berrira joateko deia egin du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X