Gaur ez dago sute aktiborik Asturiasen eta Galizian, baso-suteak piztu zirenetik lehen aldiz
Eguraldiaren aldaketak eta suhiltzaileen lanek sute handiak kontrolatzen lagundu dute.
Asturiasek eta Galiziak atseden eguna dute gaur, udan baso-suteek eragin duten sufrimendua erabat desagertu ez bada ere; izan ere, sute aktiborik gabe esnatu dira gaur, ostirala, batean zein bestean.
Hobekuntza 18 eguneko lan eta borroka handiaren ostean heldu da Asturiasera. Bertan, 6.000 hektarea kiskali dira. Baso-suteen larrialdia hasi zenetik lehen eguna dute gaur sute aktiborik gabe. Hala ere, erretako sei inguru kontrolatzen ari dira, foku berririk ez sortzeko: Ibias, Degaña, Cangas del Narcea, Somiedo, Tineo eta Cabrales.
Suteen bilakaeraz galdetuta, Adrian Barbon Asturiasko presidenteak balorazio positiboa egin du, eta bere esker ona adierazi die asteetan zehar lehen lerroan egon diren guztiei. Larrialdi maila 2tik 1era jaitsi du Printzerriko Gobernuak.
Llanesko bizilagun bat baso-sutearekin lotuta atxilotu dutela zabaldu ostean, mendiari su ematen diotenentzako zigorrak gogortzeko eskatu du Asturiasko presidenteak: "Pertsonen bizitza arriskuan jartzen dutenak gaizkileak dira".
Adrian Barbon, Asturiasko Printzerriko presidentea
Baso-suteak sortuz pertsonen bizitza arriskuan jartzen dutenak gaizkileak dira"
Bien bitarean, Galiziak ere sute aktiborik gabe hasi du ostirala, abuztuan baso-suteak piztu zirenetik lehen aldiz. Casaioko (Ourense) sutea, aktibo izan den azkena, kontrolatutzat eman dute ostegun arratsaldean.
5.000 hektarea kiskalita, Casaiokoa Galiziako su kezkagarrienetako bat izan da, Porto de Sanabriatik (Zamora) zabaldu baitzen. Horrekin batera, beste batzuk (A Pobra do Brollón eta Avion ingurukoak) egonkortu egin dituzte ostegunean. Horrela, dagoeneko ez dago aktibo 20 hektarea baino gehiago erre duen suterik.
Galiziako Xuntaren arabera, suteen eragina oso handia izan da; izan ere, 96.000 hektarea baino gehiago kiskali dira, gehienak Ourensen. Horrenbestez, aurtengoa mende honetako urterik txarrena izan da Galizian suteei dagokienez.
Zenbait eskualdetan tenperaturak behera egitea eta prezipitazioak izatea funtsezkoak izan dira suaren hedapena geldiarazteko. Larouco, Chandrexa de Queixa eta Xinzo de Limiako sute historikoak kontrolatuta edo egonkortuta daude jada.
Gaztela eta Leonek eta Asturiasek zaintzari eutsi diote
Gaztela eta Leonen eta Asturiasen foku aktiboak daude oraindik. Leongo eta Zamorako suak egonkor daude; Asturiasen, berriz, Ibiasko San Antolineko sutea da kezkagarriena, hainbat herrigune hustu behar izan baitituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Azpeitiko ustezko hiltzailearen etxebizitza miatzen ari da berriro Ertzaintza
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Landeta industrialdearen inguruan, 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea han egon daitekelakoan. Gizonaren autoa gaur goizean aurkitu dute inguru horretan.
AEK-k euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.