Suteak
Hamarnaka hildako Indonesiako gozoki-fabrika batean izandako sutean
Ondorio larriak utzi ditu Indonesiako Banten probintziako gozoki-fabrika batean izandako suteak: 24 hildako konfirmatu dituzte, baina kopuruak gora egin dezake, oraindik ere hamarnaka lagun agertu barik baitaude.
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
Suhiltzaileak sua piztu eta gutxira iritsi dira. Kiskalitako etxebizitza barruan ez dute inor topatu.
Zer egin behar da etxebizitza-eraikin batean sutea pizten bada? Suhiltzaileek etxean geratzea gomendatzen dute
Eraikin batean sua pizten denean, eskaileretara jotzea ez da aukerarik seguruena. Suhiltzaileek etxe barruan geratzea gomendatzen dute, leihoak zein gainerako ateak ondo itxita, kea barrura sar ez dadin. Izan ere, eskaileren hutsuneak tximinia baten moduan joka dezake, eta kea eraikin osoan zehar zabaldu.
"Beldur handia izan dugu, eta oso urduri egon gara"
Ostiral goizalde honetan Bilbon su hartu duen eraikinean bizi da Santi. Azaldu duenez, etxean geratzeko eskatu zioten suhiltzaileek. "Aurreko atean sua behatxulotik ikusteak beldurtu egiten du", aitortu du.
"Salbamendu-lanak oso zailak izan dira, eskailera-kaxa ke trinkoz beteta zegoelako"
Ignacio Garcia Urquizo Bilboko suhiltzaileen bozeramaileak azaldu duenez, bost suhiltzaile-taldek parte hartu dute sutearen itzaltze lanetan. Erreskate-lanak zailak izan dira, kaltetutako bizilagunak eraikinetik ateratzen saiatu direlako kez betetako eskaileratik.
Bi seme-alaba nagusi dituen ama bati lo egiteko lekua eman behar izan diote, Bilboko Udalak baieztatu duenez
Bilboko etxebizitza batean piztutako sutearen ondorioz, 47 pertsona artatu behar izan dituzte. Sua goizaldean piztu da Izaro mendiko eraikin batean, eta suhiltzaileek itzali dute 04:00ak aldera. Amaia Arregi Bilboko Udaleko Segurtasuneko zinegotziak ezbeharraren nondik norakoak eskaini ditu.
47 pertsona artatu dituzte Bilboko etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz; horietako 24 ospitaleetara eraman dituzte
Lantarongo enpresa kimiko batean piztutako sutea itzaltzea lortu dute
Larrialdi-zerbitzuek Lantarongo (Araba) Acideka enpresan produktu kimikoak fabrikatzen dituen enpresan piztu den sutea itzaltzea lortu dute.
"Garrak, momentu batzuetan, 10 metrorainokoak ere izan dira"
Hego haize bortitzak eraginda, azkar zabaldu da Zaldibiako lurretan piztu den sutea eta lanak eman dizkie itzaltze beharretan aritu diren suhiltzaileei. Inguruko baserritarrek izutu egin direla aitortu dute, nahiz eta etxeak ongi babestu dituzten eta kalteak ez diren handiak izan. 70 hektarea inguru erre dira, gutxi gorabehera.
Zaldibiako sutea "egonkortu" egin dute, 80 hektarea kiskali dituzte garrek
Arratsaldean hobera egin du egoerak, eta Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jaitsi egin dute alerta maila. Larrialdi zerbitzuek bertan jarraituko dute sutea guztiz itzali arte.
Baso Suteetarako Larrialdi Plan Bereziaren larrialdi faseko 1. egoera ezarri dute Zaldibian
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Baso Suteen Arriskuagatiko Larrialdi Plan Bereziaren larrialdi fasea ezarri dute, goizaldean Zaldibian piztu den sutearen bilakaera ikusita. Aiestaran Erreka auzoko zuhaitz eremu batean piztu da sua, 02:50ak aldera. Une horretatik, sua itzaltzeko lanetan ari dira.
Hego haizeak zaildu egin du Zaldibian eta Olaberrian piztutako bi baso-suteak itzaltzea
Suteak 8,5 hektarea erre ditu Zaldibian eta 0,5 Olaberrian; azken horretan, sua kontrolatuago dago. Gipuzkoako suhiltzaileak eta baso-taldeak itzaltze-lanetan ari dira.
Ordiziako eraikin batean piztutako sutea ikertzen ari dira
Sutea Legazpi kaleko 3. zenbakiko garajean piztu da, aparkatuta zegoen auto batean, eta bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte, badaezpada ere. Adur Ezenarro Ordiziako alkateak lasaitasun mezua helarazi die herritarrei. Egoera kontrolpean dagoela jakinarazi du, eta ebakuatutako bizilagun guztiek gaur bertan beren etxeetara itzultzeko aukera izatea espero du.
Sutea izan da Berako etxebizitza-eraikin batean
Sua tximinia batean piztu da eta teilatura zabaldu da. Ez da inor zauritu.
Sute batek hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat kiskali du Bilboko portuan
Suhiltzaileen dozena bat dotazio egun osoan arri dira lanetan, sutea erabat itzali ahal izateko. Suak erretako enpresa arrisku handiko produktuekin lan egiten duten beste batzuen ondoan dago.
Orion su hartu zuen ontzia ateratzeko prestatzen ari dira, 18.900 litro gasolio atera ondoren
Irailaren 24an Orioko portuan su hartu zuenetik, “Gure Gaskuña” itsasontzia erdi hondoratuta dago. Behin erregaia aterata, bertatik eramateko plana aztertzen ari dira.
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
40 egun igaro dira, eta su hartu zuen leku berean dago oraindik ontzia, erdi hondoratuta, eta harrezkero Eusko Jaurlaritzari informazioa behin baino gehiagotan eskatu dioten arren, "egoera kontrolpean" dagoela baino ez omen die erantzun.
Bi auto eta furgoneta bat kiskali dira Lezoko industrialde batean
Ertzaintzak ikerketa abiatu du Sagasti industrialdean piztutako sutearen arrazoiak argitzeko.
Suak hartutako eraikina eraitsi behar den ala ez aztertzen ari da Donostiako Udala
Sua larunbatetik iganderako gauean piztu zen etxebizitza eraikin batean, San Markos bidean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Sute batek etxebizitza eraikin bat kiskali du Donostian
Bederatzi pertsona etxetik atera behar izan dituzte eta horietako bat Donostia ospitalera eraman dute kea arnasteagatik. Suhiltzaileen arabera, eraikinaren egurrezko egitura oso kaltetuta gelditu da eta litekeena da eraitsi behar izatea.