Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suak hartutako eraikina eraitsi behar den ala ez aztertzen ari da Donostiako Udala

Sua larunbatetik iganderako gauean piztu zen etxebizitza eraikin batean, San Markos bidean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.

Donostiako Beltza Enea eraikina, Pasaiako mugan kokatuta dagoena, eraitsi ala ez aztertzen ari da Udala, larunbatetik iganderako gauean sute batek kiskali ostean.

Jon Insausti Donostiako alkateak prentsaurreko batean azaldu duenez, udal teknikariak eta arkitektoak ari dira eraikina ikuskatzen, zein egoeratan dagoen jakiteko.

Kalteak oso handiak izan direla kontuan izanda, eraikina eraistea komeni dela adierazi du Insaustik, baina, argi utzi du adituen txostenaren arabera hartuko dutela azken erabakia.

Sua gauerdia baino minutu batzuk lehenago piztu zen etxebizitza eraikin horretan, San Markos bidean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.

Guztira bederatzi pertsona atera zituzten etxetik, eta horietako bat Donostia Ospitalera eraman zuten kea arnastu zuelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X