Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea izan da Berako etxebizitza-eraikin batean

Sua tximinia batean piztu da eta teilatura zabaldu da. Ez da inor zauritu.

Los bomberos extinguen un incendio de chimenea en una vivienda de Bera
Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Nafarroako Suhiltzaileek tximinia batean sortutako sute bat itzali dute Berako lau solairuko eraikin batean, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Bizilagunak beren kabuz atera dira Agerra auzoan dagoen eraikinetik. Sua tximinian hasi da eta teilatura zabaldu da.

Oronozko eta Cordovillako parkeetako suhiltzaileak, Irungoak, anbulantzia bat eta Guardia Zibileko agenteak bertaratu dira, SOS Deiakek bideratuta.

Sua itzalitakoan, Nafarroako suhiltzaileak bertan geratu dira, teilatua zaintzen. Ezusteko gertakaria izan da, baina ez da inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X