SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Babes Zibilak oraindik aktibo dauden fokuen "bilakaera ona" nabarmendu du, eta sute-bolada amaitzear dela uste du

Gaztela eta Leonen sei sute aktibo daude oraindik, larritasun gorenekorik ez, eta 1. mailako bat dago Almerian, Lubrin udalerrian.

incendio larouco ourense efe

Galizia erre duen baso-suteetako bat. Artxiboko argazkia: EFE

Espainian oraindik itzali gabe dauden baso-suteen bilakaera "oso ona" dela nabarmendu du larunbat honetan Babes Zibilak, eta eguraldiaren azken orduotako baldintzei esker, herrialdearen historiako sute-boladarik txarrena amaitzear dagoela iragarri du. 

Virginia Barcones Babes Zibileko eta Larrialdietako zuzendariak egin du iragarpena, Estatuko Koordinazio Batzordearen (Cecod) bileraren ostean egin duen agerraldian.

Azaldu duenez, gaur-gaurkoz zazpi foku daude aktibo, baina larritasun gorenekorik ez. Zehazki, 2. mailako sei sute daude Gaztela eta Leonen, eta 1. mailako bat dago Almerian, Lubrin udalerrian. 

Leongo eta Zamorako suteei dagokienez, Babes Zibileko arduradunak nabarmendu du egoera "oso pozgarria" dela eta suteak egonkortzeko bidean direla eguraldiari esker. 

Lubringo (Almeria) suteari dagokionez, zuhur hitz egin du Barconesek, eguraldi iragarpenaren arabera haizea indartu egingo baita. 

Orain arte bost pertsona hil dira suteen ondorioz. Gainera, 57 pertsona atxilotu eta 142 pertsona ikertzen ari dira suteekin lotura dutelakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Global Sumud Euskal Herriak kereila kriminala aurkeztu du Ertzaintzaren eta Zupiriaren aurka, Loiuko jarduketa "basatiagatik"

Global Sumud Flotillaren euskal ordezkaritzak kereila kriminala aurkeztu du astearte honetan Loiun aktibisten ongietorrian aritu ziren ertzainen, polizia-dispositiboa zuzendu zuten buruzagien eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren aurka, hainbat delitu egotzita; besteak beste, legez kanpoko atxiloketa, lesioak eta gorroto-delitua, Bilboko aireportuan ontzidiko aktibistei egindako harreran izandako istiluen ondorioz. Hala iragarri dute Euskal Herriko Global Sumud Flotilla ordezkatzen duten Haizea Ziluaga eta Iker Sarriegi abokatuek, Bilboko epaitegiaren atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X