Salamancan uda pasatzen ari zen Irungo boluntario bat hil da Espainiako baso-suteetan
Antza denez, boluntario gisa parte hartu zuen Ciperez (Salamanca) herrian piztutako sutea itzaltzeko lanetan, eta kea arnasteagatik ospitaleratu eta egun batzuetara hil da. Gaztela eta Leongo Juntak, berriz, oharra kaleratu du heriotza horrek suteekin inolako loturarik ez duela esanez.
Salamanca probintziako Ciperez herrian piztutako sua itzaltzeko lanetan boluntario gisa parte hartu zuen Irungo gizon bat hil da, kea arnasteagatik ospitaleratu eta egun batzuetara. Vox alderdiko David Hierro eta Union del Pueblo Leones (UPL) alderdiko Luis Mariano Santos politikariek eman dute horren berri. Gaztela eta Leongo Juntak, berriz, oharra kaleratu du heriotza horrek suteekin inolako loturarik ez duela esanez.
Gizona oporretan zegoen Monlerasen, familiaren herrian.
Ciperezeko Udaleko iturriek agentziei azaldu dietenez, 45 urteko gizon hori Salamancako Ospitalera joan zen joan den ostiralean, igandean eta asteartean, gaizki sentitzen zela esanez, arnasteko arazoak zituela, Ciperezeko sutea itzaltzeko lanetan parte hartzearen ondorioz.
Aipatu iturrien arabera, pertsona horren heriotza astearte gaueko hamaiketan gertatu zen, eta familiak sutea itzaltzen parte hartu izanarekin lotzen du gertatutakoa.
Iberiar penintsulan piztutako suteen ondorioz hildakoak, beraz, bost dira jada: hiru Leonen hil dira, bat Salamancan eta beste bat Madrilen.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Tafallan, auto batek harrapatuta
Istripua goizean gertatu da. Emakumea oso larri eraman dute ospitalera, eta ordu batzuk geroago hil da.
Gorenak errefusatu egin du etorkinen erregularizazioa kautelaz geldiaraztea
Espainiako Gobernuak "positibotzat" jo du milaka lagunen "oraina eta etorkizuna argitzen" duen erabaki hori. Dekretua onartuta apirilaren 16an abian jarri zen prozesua gelditzea eskatu zuten bost erakundek.
Giro ezin hobea Bilboko Europako errugbiaren festa handian
Asteburu honetan Challenge Cup eta Champions Cup txapelketetako finalak jokatuko dituzten errugbi-taldeen zaleen arteko giroaz gozatzen ari dira ehunka lagun ostiral honetan Bilbon. Montpellier eta Ulster izango dira elkarren aurka jokatuko duten lehenak, gaur, San Mamesen.
Medikuen sindikatuek ez dute grebarik egingo udan, baina protestak iragarri dituzte udazkenerako
Medikuen sindikatuen konfederazioak espero du Osasun Ministerioak greba batzordea deituko duela berehala, "negoziatzeko benetako borondatearekin". Deialdirik ez badago, udazkenean "gatazka areagotzeko prest" agertu da.
Eusko Jaurlaritzak elikadura-alerta bat zabaldu du EAEn banatutako gazta freskoetan listeria aurkitu baitute
Cerrato, Nativo, Goya eta El Sabor de Casa markek merkaturatutako hainbat produktu daude kaltetuta. Horietako bat etxean dutenei ez kontsumitzeko gomendatu diete agintariek.
Martxan da Bilbon errugbizaleentzako gunea
Gaur eta bihar jokatuko diren Europa mailako bi final handiek 75.000 zale bilduko dituzte guztira. Lehen finala gaur iluntzean jokatuko dute Ipar Irlandako Ulster eta Frantziako Monpellier taldeek. Casilda Iturrizar parkean jarritako gunean hasi dira giroa berotzen.
Nelson David Moreno errudun jo dute, 73 urteko gizon baten hilketagatik
Laugarrenez kondenatu dute auziperatua; guztira, 2021eko udazkenean zazpi gizonezko homosexualen hilketekin lotzen dute.
79 urteko emakume bat larri zauritu da Tafallan, auto batek harrapatuta
SOS Nafarroak jakitera eman duenez, ezbeharra 10:43an izan da, NA-8607 errepideko 4,2 kilometroan, Foruzaingoaren polizia etxearen aurrean, herrigunean bertan. Oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia bat eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira, eta azken horretan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, larri.
Udalekuetan adingabeen babesa indartzeko erreformaren behin betiko testua onartu du Legebiltzarrak
Gazteria Legearen aldaketa Bernedo auziak bultzatu du, eta batzordean eta osoko bilkuran onartu behar da oraindik. 600.000 eurorainoko isunak aurreikusten ditu.
Okupatutako pabiloi bat hustu dute Donostiako Herrera auzoan
Ertzaintzak Donostiako Udaltzaingoarekin lankidetzan burututako operatiboa epailearen aginduz egin da, pabiloiaren jabeak eskatuta. Kale egoeran zeuden sei pertsona kaleratu dituzte, eta horietako bi Polizia Nazionalaren esku geratu dira.