Abuztuan, langabezia-tasa ia % 4 igo da EAEn, eta % 0,53 jaitsi da Nafarroan
109.169 langabe daude erregistratuta Euskadin, eta, Nafarroan, berriz, 28.390. Espainian, langabezia-tasa % 0,91 igo da, eta langabeen kopurua 2.426.511ra iritsi da, 2007az geroztik abuztuan izandako mailarik txikiena.
Emakume bat, ostalaritzan lan egiten, Donostian. Argazkia: EFE
Abuztuan langabe-kopurua % 3,98 igo da EAEn (uztailean baino 4.178 pertsona gehiago), Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak astearte honetan zabaldu dituzten datuen arabera. Gauzak horrela, Euskadik 109.169 langabe ditu enplegu publikoko bulegoetan izena emanda.
2024ko abuztuarekin alderatuta, 2.194 langabe gutxiago izan dira aurtengo abuztuan.
Gizarte Segurantzako afiliazioa-kopuruari dagokienez, Euskadin, abuztuan, uztailean baino 16.505 pertsona gutxiagok eman dute izena (-% 1,1), Espainiako Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.
Nafarroako Foru Komunitatean, ordea, 150 langabe gutxiago izan dira abuztuan, hau da, aurreko hilean baino % 0,53 gutxiago. Guztira, 28.390 langabe daude. Aurreko urteko hilabete berarekin konparatuta, jaitsiera % 3,46koa izan da, hau da, 1.017 langabe gutxiago.
Espainiako Estatua
Espainiako Estatuan % 0,91 igo da langabezia-tasa (21.908 langabe gehiago), baina 145.610 langabe gutxiago zenbatu dira urtearteko tasari erreparatuta (-% 5,66). Hortaz, 2.426.511 langabe daude Espainia mailan, 2007az geroztik abuztuan izandako mailarik txikiena.
Langabezia-tasaren beherakadarik handienak Gaztela-Mantxan (-1.047 pertsona), Kanarietan (-873 pertsona) eta Nafarroako Foru Erkidegoan (-150 pertsona) izan dira. Bestalde, Katalunian (7.942 pertsona), Madrilen (4.214 pertsona) eta Euskadin (4.178 pertsona) izan dira langabeziaren igoerarik handienak.
Eusko Jaurlaritzaren balorazioa
Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea Euskadiko datuen gainean mintzatu da, eta esan du hil honetan "ohikoa" dela "urtaroko gorakada", eta azpimarratu du urtearteko datuei begiratuta 2.194 lagun gutxiago daudela lanik gabe, hau da, "aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, % 1,97 jaitsi da".
Sailburuaren aburuz, jaitsiera bereziki esanguratsua izan da emakumezkoen kasuan (% 2,05), "langabezian genero-arrakala murrizten ari den seinale". Halaber, nabarmendu du iraupen luzeko langabeziak "hobera" egin duela; izan ere, 2024ko abuztuarekin konparatuta, 1.165 langabe gutxiago daude (-% 2,18).
Zure interesekoa izan daiteke
Dieselaren deskontua 20 zentimora igo da litroko, eta gasolinarena 5 zentimora jaitsi da
Gasolioari aplikatutako beherapen fiskala bikoiztu egin da gaurtik aurrera, eta gasolinarena, berriz, erdira murriztu da.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du eremu publikoak ez duela "gidatu" behar gai honetan, enpresei "lagundu" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.