Oscar Guerrero (Israel-Premier Tech): "Zilegi iruditzen zait jendeak protestatzea, baina errespetuz"
Palestinaren aldeko manifestari batzuek eten egin zuten Israel-Premier Tech txirrindularitza taldearen lasterketa, La Vueltako erlojupeko betean.
Palestinaren aldeko manifestari batzuek errepidea eten zuten Espainiako Vueltako erlojupekoan, Israel-Premier Tech taldearen aurka protestatzeko. Horrek geldiunea sortu zuen israelgo taldearen igarobidea, lasterketa segundo batzuez blokeatuz.
Hori dela eta, Radio Euskadiko El Boulevard irratsaioak elkarrizketa egin dio Oscar Guerrero Israelgo taldearen zuzendariri. Honek gertatutakoa gaitzetsi du: "Zilegi iruditzen zait jendeak protesta egitea, baina errespetuz. Kirolariarekin ez sartzea, ez baitute zerikusirik historiarekin".
Oscar Guerrero, Israel-Premier Tech-eko zuzendaria
65-70 km/h-ko abiaduran zoazenean, eroriko bat oso larria izan daiteke "
Guerrerok azaldu duenez, txirrindulariak segurtasun ezarekin eta beldurtuta sentitu ziren ekintzak txirrindularientzat zuen arriskua dela eta; izan ere, batzuek lasterketa uztea pentsatu zuten: "Susto handia izan zen. 65-70 kilometro orduko abiaduran zoazenean, eroriko bat oso larria izan daiteke".
Bestalde, lasterketako antolaluntzak manifestariak salatuko dituela iragarri du. Javier Guillen, La Vueltako zuzendariak, protesta ekintza "indarkeria ekintza" gisa kalifikatu du eta ohartarazi du ez dela berriro onartuko. "Arrazoi bakezaleak oinarri duen edozein aldarrikapen errespetagarria da. Hala ere, gertatutakoak arriskuan jarri ditu korrikalariak", azpimarratu du zuzendariak.
Javier Guillen, La Vueltako zuzendaria
Arrazoi bakezaleak oinarri duen edozein aldarrikapen errespetagarria da. Hala ere, gertatutakoak arriskuan jarri ditu korrikalariak"
Guillenek gogorarazi nahi izan du Israel-Premier Tech-ek "kirol merituengatik" parte hartzen duela itzulian, "ez gonbidapenagatik", eta taldearen segurtasuna "modu berezian" tratatzen ari direla azpimarratu du.
Alarmarik egon ez arren, zuzendariak onartu du antolakuntzaren kezka bestelako gertakaririk egote aldera. Horregatik, zaleen laguntza eskatu du edozein arrisku detektatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Azpeitiko ustezko hiltzailearen ibilgailua aurkitu du Ertzaintzak
Ertzaintzak dispositibo zabala abiatu du martxan atzo arratsaldean Azpeitian 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea aurkitzeko. Beste ibilgailu batetik tirokatu zuen gizona, eta bertan hil zen.
Ceutakoa muga kolapsatzeko Marokoren operazio bat zela dio Polizia Nazionalak
El Español kazetak zabaldu duenez, Auzitegi Nazionalari bidalitako txosten bat aipatuta, Marokoko jendarmeek Ceutaraino gidatu zituzten migratzaileak. Txosten hori "egia" den ala ez galdetu dio Grande-Marlaska Barne ministroak Poliziaren zuzendari nagusiari.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Abuztuaren 1etik 2rako goizaldean, Zentolengo hilerri zaharrean lapurreta eta txikizioak gertatu ziren. Orotara, 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu eta hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.