SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

400.000 bat hektarea erre dira urtea hasi denetik baso-suteetan Espainian, gehienak abuztuan

Copernicus Europar Batasuneko programak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera, dagoeneko 391.581 hektarea erre dira aurten Espainian. Iaz 42.615 hektarea kiskali ziren erregistratutako 219 baso-suteetan. 

incendio larouco ourense efe
Ourenseko sute aktiboetako bat. Argazkia: EFE

Espainia astintzen ari diren baso-suteek itzali gabe jarraitzen dute, eta urtea hasi denetik  391.581 hektarea erre dira dagoeneko, Copernicus Europar Batasuneko programaren menpeko EFFIS agentziak asteazken honetan emandako datuen arabera. 

Abuztua hasi zenetik baso-suteen aurka lanean ari dira, bereziki, Gaztela eta Leonen, Galizian eta Extremaduran. 

Kaltetutako azalera kontuan hartuta, 2025a azken 30 urteetako okerrena izaten ari da. Iaz, 42.615 hektarea erre ziren erregistratutako 219 baso-suteetan; 2023an 91.220 hektarea, 371 suteetan, eta 2022an, 306.555 hektarea, 493 suteetan. 

2025eko datuak baino okerragoak aurkitzeko 1994. urtera arte egin behar da atzera. Orduan, 437.602,50 hektarea erre ziren. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X