Suteen kudeaketari buruzko polemikak Espainiako urte politiko berriaren hasiera baldintzatuko du
Begoña Gomezen kasua, Leire Diaz PSOEko "iturgina", klima-aldaketari buruzko Estatu ituna, Huaweirekin sinatutako kontratua eta beste batzuk izango dira Kongresuan eta Senatuan urte politikoaren hasiera markatuko duten gaiak.
Azken egunotan Espainiako Estatuan suntsipen handia eragin duten suteen kudeaketaren inguruko polemikak urte politikoaren hasiera baldintzatuko du. Aste honetan ekingo diote urte politikoari Espainian, eta Kongresuan eta Senatuan saioak izango dira, baita Ministroen Kontseilua ere.
Kongresuan, ezohiko bilera egingo du astearte honetan Diputazio Iraunkorrak, PPk suteei buruz eskatutako agerraldiak erabakitzeko, eta beste gai batzuk ere aztertzeko.
Popularrek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Kongresura lehenbailehen joatea nahi dute, Begoña Gomez emazteari delitu gehiago egotzi ostean, eta Leire Diaz PSOEko "iturgina"ren ikerketa judizialari buruz hitz egin dezan, besteak beste.
Era berean, Sara Aagesen Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroaren eta Margarita Robles Defentsa ministroaren agerraldiak eskatu dituzte, Gobernuak suteak izan dituzten autonomia erkidegoei nola lagunduko dien azal dezaten.
Horiez gain, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren agerraldia eskatuko dute, Huawei enpresa txinatarrari Telekomunikazioen Intertzeptazio Sistema Integratuaren (SITEL) biltegiratzea kudeatzeko kontratua esleitu izanaren inguruko azalpenak eman ditzan. Elma Sainz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroak Estatuaren hegoaldeko eta Balearretako "migrazio larrialdiari buruz" hitz egitea ere nahi du PPk; eta Ana Redondo Berdintasun ministroak Gobernuan "nagusi den matxismoaren aurkako neurriak" azaltzeko.
Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ogasun ministroak ere Kongresuan presazko agerraldia egitea nahi du PPk, Kataluniari zorra kitatzeko hartutako erabakien inguruko xehetasunak eman ditzan.
Eskaera horiek guztiak Kongresuari dagozkio, baina Alberto Nuñez Feijoo buru duen alderdiak Senatuan ere eskatu ditu Sara Aagesen, Margarita Robles, Fernando Grande-Marlaska eta Luis Planas ministroen agerraldiak.
Espainiako Gobernuko presidenteak aurreratu duenez, bere kabinetea bildu baino lehen, klima-aldaketari buruzko ministerioen arteko batzorde bat jarriko da martxan, eta batzorde hori arduratuko da, Trantsizio Ekologikorako hirugarren presidenteorde eta ministroarekin eta Barne Ministerioarekin batera, Sanchezek klima-aldaketari aurre egiteko proposatutako Estatu ituna lantzeaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.