Hitzordu bikoitza gaur Kongresuan eta Senatuan, suteen erantzukizunak argitzeko helburuarekin
Suak kalteak eragin dituen eremuetara bideratzeko laguntzak onartzeko asmoa du gaur Espainiako Gobernuak, Ministroen Kontseiluan. Halaber, Kongresuko Diputazio Iraunkorrean PPk eskatutako agerraldiei buruz eztabaidatuko dute.
Astearte honetan alderdi politikoek hitzordu bikoitza dute Kogresuan eta Senatuan, uda honetan Iberiar penintsulan piztutako suteen kudeaketa aztertzeko helburuarekin; izan ere, Espainiako Gobernuak eta PPk elkarri leporatzen diote gertatutakoaren erantzukizuna, eta badirudi bi aldeen arteko liskarrak ez duela etenik izango.
Testuinguru horretan, suak kalteak eragin dituen eremuetara bideratzeko laguntzak onartzeko asmoa du gaur Espainiako Gobernuak Ministroen Kontseiluan. Halaber, Kongresuko Diputazio Iraunkorrean PPk eskatutako agerraldiei buruz eztabaidatuko dute.
Popularrek eskatu dute Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa Kongresura joatea, suteek kaltetutako autonomia erkidegoei laguntzeko Espainiako Gobernuak martxan jarritako jarduera guztien berri eman dezaten.
Gainera, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Kongresura joatea nahi dute popularrek, Begoña Gomez emazteari delitu gehiago egin izana egozten diotelako, baita Leire Diazen ikerketa judizialari buruz eta ustelkeriari buruz hitz egin dezan ere.
Horrez gain, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak, Elma Sainz Migrazio ministroak, Ana Redondo Berdintasun ministroak eta Maria Jesus Montero lehen presidenteorde eta Ogasun ministroak lehenbailehen agerraldi bana egin dezaten eskatu du PPk, azalpenak eman ditzaten.
Kongresuko Diputazio Iraunkorrak goizean egingo duen ezohiko bilkuran gai horiek eztabaidatu eta bozkatuko dituzte. Ondoren, Defentsa ministroak suteen kudeaketari buruzko azalpenak emango ditu Senatuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek astearte honetarako
Diputatuen Kongresuak asteazkenean eztabaidatuko du Espainiako presidentea migrazio krisiari buruzko agerraldia egin behar duen ala ez eta 10 ministro deitzen dituenetz.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.