Espainia
Makinisten sindikatuak: "Segurtasun-sistema batek huts egin zuen, eta berriro ere egoera degradatu batean lan egitera behartu zituzten langileak"
Trenbide Zirkulazioko Sindikatuak eta Trenbideetako Makinisten Espainiako Sindikatuak (Semaf) trenbideko langileen lan-baldintzak salatu dituzte eta, ikerketarik egin gabe, erantzukizun osoa langile batengan jartzea kritikatu dute.
Fatima Bañez espainiar ministro ohia Toledoko istripuan hildako biktimetako bat da
CEOE Fundazioaren egungo presidentea istripua izan duten abiadura handiko trenetako batean zihoan, Sevillan enpresarien arteko ekitaldi batean parte hartzeko.
Tren Istripuen Ikerketa Batzordeak neurriak eskatu zituen 2024an, giza akatsak prebenitzeko
Txosten batek ohartarazi zuen trenbidea egiaztatzea giza faktorearen esku dagoela, eta talkak murrizteko neurri teknikoak eskatu zituen. Dokumentua Cuencako tren-geltokian izandako gertakari baten ondoren idatzi zuten; Urdako estazioan gertatutakoaren oso antzekoa izan zen hura, segurtasun-sistemek eta hainbat akatsek eragindakoa.
Horrelakoa izan da bi trenen arteko talka Toledon
Ezbeharra Urda herriko geltokiaren parean jazo da, 09:00ak baino minutu batzuk lehenago. Renferen tren batek geldirik zegoen Iryoren tren bat jo du. Oscar Puente ministroaren ustez, "ulertezina" da Renfeko trenari "normaltasunez aurrera egiteko" agindua eman izana, Iryo trena trenbidean geldirik zegoenean.
Bagoiak trenbidetik kentzeko lanean ari dira garabiak Toledon
Lanean jarraitzen dute Toledoko tren-istripuaren lekuan. Larrialdietako taldeak istripua izan duten bagoietako batzuk garabiekin kentzen hasi dira. Bitartean, bilaketa- eta ikuskapen-lanak egiten ari dira.
Tren istriputik bizirik atera direnak: "Jendea eta eserlekuak hegan atera dira talka bortitzaren ostean"
Toledon istripua izan duten trenen batean zihoazen pertsona asko beren kabuz atera dira bagoietatik, batez ere kolpea intentsitate txikiagokoa izan den kotxeetan. Bizirik atera direnek sentimendu nahasiak dituzte orain: zoria alde izan zuten, batetik, eta gertatutakoa ezin dute ulertu, bestetik.
Feijook Urdako tren-istripuaren inguruko ikerketa berehala abiatzeko eskatu dio Gobernuari
PPren buruzagi Alberto Nuñez Feijook Gobernuak eta Justiziak ikerketa berehala egin dezatela eskatu du, Toledoko Urda herrian izandako tren-istripuaren inguruan. Halaber, biktimen senideei doluminak eta elkartasuna helarazi dizkie.
Irudi gogorrak Toledoko tren istripuan
Dozenaka lagun hil dira tren-ezbeharrean, Madril eta Sevilla arteko bidean.
Alderdi politikoek bertan behera utzi dituzte beren agendak, Toledon izandako tren istripuaren ondotik
Espainiako Gobernuko presidenteak, oposizioko alderdiek eta eragile sozialek bertan behera utzi dituzte gaurko deituta zituzten ekitaldiak. Voxek, aldiz, bere agendari eutsi dio. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Imanol Pradales lehendakaria penatuta agertu da. Europako agintariek ere doluminak hitzak izan dituzte.
Puerta del Soleko kanpaldia altxatzeko prestatzen hasi dira Madrilen
Pablo Azcona eta Mayte Espinosa izango dira Geroa Bairen zerrendaburuak Kongresurako eta Senaturako
Azconak 2007an ekin zion bere jarduera politikoari, eta gaur egun koalizioaren bozeramaile gisa dihardu Nafarroako Parlamentuan. Espinosa, berriz, Buñuelgo alkatea da 2025etik, baina Zuzendaritza karguen formakuntzara eta aholkularitzara loturik dago horren ibilbide profesionala.
Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du biloben legearen inguruan Herri Defendatzaileak jarritako helegitea
Konstituzio Auzitegiak ez du onartu babes helegitea (10 boto aurka eta 2 alde), eta oraindik Auzitegi Goreneko bidea agortu ez dela argudiatu du.
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahaian parte hartu behar baldin badut?
Azaroaren 29an hauteskunde-mahaietako kideek 75 euro jasoko dituzte. Ordezkoek kargua hartzen badute baino ez dute kobratuko.
Konstituzionalak aste honetan erabakiko du biloben legearekin lotutako erabakiari Herriaren Defendatzaileak jarritako helegitea onartzen duen ala ez
Errekurtsoan, Herritarren Defendatzaileak Auzitegi Konstituzionalari eskatu zion kontutan har zezala "salbuespenezko urgentzia egoera" zela, eta utz zezala "berehalakoan" bertan behera Gorenaren epaia.
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan eta alerta gorria ezarri dute Valentzian eta Alacanten
Militarrak Eivissa eta Mallorcara joan dira intzidentzietan laguntzeko. Alarma gorria dago Valentzian eta Alacanten astelehenean. ES-Alert mezuak ere bidali dira Almeriako 50 herritara. Astelehen arratsaldean, ekaitzak Kataluniarantz joko du berriz.
Bi adin txikiko atxilotu dituzte Burgosen, ahoa estalita eta eskuak lotuta agertu zen adineko emakume baten heriotzagatik
Emakumeari egindako autopsiak agerian utzi zuen arnas gutxiegitasunaren ondorioz hil zela. Ahoa estalita eta immobilizatuta, ezin izan zuen bere egunerokoan erabiltzen zuen oxigeno-aparatua jarri.
PSOEren Batzorde Federalak aho batez izendatu du Sanchez hautagai, eta zerrendak berretsi ditu
Eneko Andueza euskal sozialisten idazkari nagusia "ilusioz gainezka" agertu da, eta alderdiak 2023ko garaipena errepikatuko duela ziurtatu du. Gainera, ziur agertu da Fronte Zabalarekin Senaturako lortutako akordioa lagungarri izango dela "esfortzurik ez galtzeko".
Trebiñuk eta Argantzonek Arabarekin bat egiteko galdeketa egiteko baimena eskatzea adostu dute
Trebiñuko Enklabea Araban Integratzeko Mahaiak bultzatu du proposamena, eta ezohiko bi osoko bilkuratan eztabaidatu dute, plataforma horrek formalki bi udalei mozioa bozkatzeko eskatu ondoren.
Pentsioen gaia kanpainaurrean sartu da
Sanchezek pentsioen sistema "jasangarria" dela ziurtatu du, eta Espainiako Gobernuak urtea amaitu baino lehen pentsioak igo nahi ditu. Feijook, bere aldetik, Gobernura iristen badira pentsioak KPIaren arabera igoko dituztela iragarri du.
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Milaka pertsona batu dira gaur, asteazkenarekin, Solen, hezkuntza publikoaren defentsan, eta marea berdea kalera itzuli da. CCOO sindikatuaren arabera, % 70eko jarraipena izan du lehen greba egunak.