Lizarra
2025/01/28 - 11:09
2 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Lizarran bi haur hil zituen autobus gidariari
Epailearen arabera, La Estellesako gidariak ez zuen behar adinako arreta jarri gidatzean. Epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian.
2025/01/24 - 14:41
Gizon bat atxilotu dute Estellerrian anaiari aitzur batekin erasotzeagatik
Bestalde, polizia judizialeko agenteak gizon bat ikertzen ari dira, Tuterako erdiguneko plaza batean gizon batek borroka batean jasandako erasoen ondorioz.
2025/01/09 - 12:25
Pertsona bat ospitaleratu dute Lizarran, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sua ostegun goizean piztu da Inprenta kaleko etxebizitza bateko sukaldean. Halaber, hiru pertsona ondoezik sentitu dira eta ospitalean artatu dituzte.
2024/11/28 - 11:23
16 urteko lizarratar bat ikerketapean, baimenik gabe gidatu eta kokainan eta marihuanan positibo emateagatik
Foruzainek ibilgailu bat gidatzen atzeman zuten 16 urteko gaztea asteazken goizaldean, 04:00ak aldera.
2024/10/25 - 01:00
Kamioilari bat larri zauritu da Andosillan, gidatzen ari zen ibilgailua iraulita
Kamioilaria, Tarazonan (Zaragoza) bizi den 61 urteko gizonezkoa, harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Ondoren, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute, larri.
2024/10/22 - 19:28
Lizarrako bizilagun batek ia 4 kiloko onddo bat aurkitu du Zamoran
Onddo freskoa da, eta Carlosi eta beste bost kideri afaltzen eman die.
2024/10/18 - 18:29
Langile bat hil da Lizarrako Agralco enpresako biltegi batean izandako leherketan
56 urteko langile bat hil da nekazaritzako hondakinen biltegi bat lehertuta. Leherketak ez du ez suterik ez isurketarik eragin. Ikerketa abiatu dute zerk eragin duen argitzeko.
2024/10/18 - 14:34
56 urteko langile bat hil da Lizarrako Agralco enpresako biltegi batean izandako leherketan
Leherketaren ostean, enpresako langileak lankide bat desagertuta zegoela konturatu dira, eta haren gorpua aurkitu dute ondoren.
2024/09/10 - 20:51
Espetxean sartu dute, fidantzarik gabe, Munetan gazte bat labankadaz oso larri zauritu zuen gizona
Foruzaingoak 53 arma aurkitu ditu bere etxean, arma-lizentziarik ez duen arren, eta ez daude erregistratuta bere izenean. Zaurituak ZIUn jarraitzen du.
2024/09/08 - 22:06
22 urteko gizon bat larri zauritu dute Munetako jaietan izandako liskar batean, labankadaz
Aurrena, Lizarrako García Orcoyen ospitalera eraman dute, eta, gero, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera. Foruzaingoak adin ertaineko gizon bat atxilotu du, erasoarekin zerikusia duelakoan.
2024/09/01 - 16:20
Lizarran astelehenetik desagertutako 84 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute Ega ibaian
Igande honetan aurkitu dute, 11:36an, bilaketa ibaiaren inguruan bereziki egin ostean.
2024/08/24 - 22:24
Gazako setioa salatu dute Lizarran dozenaka lagunek
Lizarrako herritarrak Gazako setioa salatzera atera dira larunbat eguerdian Foruen plazara. Egunak joan, egunak etorri, odoljarioak etenik ez duela eta, Palestinako herriari elkartasuna agertu diote "Elkartasuna Palestinarekin. Genozidioari ez" zioen pankarta erakutsiz.
2024/08/09 - 14:34
Lizarrako eraikin bat hustu dute, sukalde batean izandako suteak ke asko zabaldu baitu
Suhiltzaileek sua itzali eta eraikina aireztatu ostean, bizilagunak etxera itzuli dira. Ez da inor zauritu.
2024/08/03 - 16:38
Lizarran Puyko Andre Mariaren ekitaldiari boikota egitea gaitzetsi dute UPNk, PSNk eta PPk
Udalak Santiago Plazako txosnetako bat ez baimentzeko eta bestea ohiko tokitik ateratzeko erabaki izanak tentsio handia eragin du.
2024/08/03 - 16:03
Lizarran, bertan behera geratu zen atzo arratsaldean udal korporazioak Puyko basilikara egiten duen ibilbidea
Txosnen defentsan antolatutako manifestazio jendetsu batek ibilbidea eten zuen, eta UPN, PP eta PSNko udal ordezkariak, Marta Ruiz de Alda alkatea tartean, Foruzaingoaren furgonetetan eraman zituzten bertatik, Poliziaren arabera, istiluak ekiditeko.
2024/07/13 - 12:29
Sanferminetan lapurtutako 43 sakelako telefono berreskuratu dituzte Estellerrian, eta hiru lagun atxilotu
Jada jarri dira harremanetan jabeen erdiekin.
2024/07/09 - 20:10
21 urteko lizarrar bat hil da San Adrianen, auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda
Istripua 16:28 aldera gertatu da, NA-134 errepidean (Ebroko ardatza). Hildakoa autoaren gidaria da.
2024/05/06 - 08:00
Etxebizitza turistiko gehienak kostaldean daude
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
2024/04/21 - 20:14
Mendabian hilda agertu zen gizonaren kasuagatik atxilotutakoa astelehenean eramango dute epailearen aurrera
Lizarrako komisarian dago ostiralean Foruzaingoak atxilotu zuenetik. Epaitegiak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du, eta kasua sekretupean dago.
2024/04/16 - 14:29
Lizarran bi ume zuhurtziagabekeriaz hiltzea egotzitako autobus gidariak berretsi du galgak huts egin ziola
Haren kontrako epaiketaren bigarren egunean deklaratu du auzipetutako gizonak. Adierazi duenez, goizean jabetu zen balazta ez zebilela ondo, eta enpresako tailerrera eraman zuen. Ez omen zuten konpondu. Adituen txostenen arabera, ordea, gidariak azeleragailua sakatu zuen, galga beharrean.