sanferminak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanferminetan lapurtutako 43 sakelako telefono berreskuratu dituzte Estellerrian, eta hiru lagun atxilotu

Jada jarri dira harremanetan jabeen erdiekin.
Sanferminetan lapurtutako sakelako telefonoak. Argazkia: Foruzaingoa
Sanferminetan lapurtutako sakelako telefonoak. Argazkia: Foruzaingoa

Sanferminetan lapurtutako gama altuko 43 sakelako telefono berreskuratu ditu Foruzaingoak Estellerrian, horietako baten geolokalizazioari jarraituta.

Polizia-operazioan, hiru pertsona atxilotu zituzten, baina epailearen esku utzi ostean, libre geratu ziren.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ikerketa uztailaren 8an abiatu zen, lapurtutako sakelako telefono baten geolokalizazioa Estellerriko etxe batean martxan jarri zenean. Lizarrako agenteek etxea zaindu zuten, egoiliarrak identifikatu zituzten arte.

Agenteek zilarrezko paperean bilduta aurkitu zituzten sakelako telefonoak. "Faraday kaiola" izenarekin ezagutzen den efektua baliatu zuten horrela, telefonoei sarera konektatzea galarazteko.

Bi emakume eta gizon bat atxilotu zituzten, eta lapurretez gain, desobedientzia, erresistentzia eta atentatua egozten diete, atxilotzerakoan ihes egiten saiatu zirelako eta agenteen aurka oldartu zirelako.

Aurkikuntza horrekin, baieztatu egin ziren Foruzaingoaren, Iruñeko Udaltzaingoaren, Esquadra Mossoen, Ertzaintzaren, Espainiako Poliziaren eta Frantziako Jendarmeriaren komisarietan jarritako salaketak, eta oraingoz 23 jaberekin jarri dira harremanetan, Espainiako Estatuan eta Frantziakoan.

Foruzaingoak jakinarazi du lapurtutako 43 telefonoetako 40 iPhoneak direla, eta biktima gehienak, emakumeak, lapurrek nahiago baitute horiei lapurtu, gizonei lapurtuz gero aurre egingo dieten beldur baitira.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X