Lizarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko beharra azpimarratu du EH Batera herri ekimenak Lizarran

Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa ere aldarrikatu dituzte ekimeneko ordezkariek gaur Lizarran egin duten ekitaldian. Zehazki, gaur egun ez duen aitortza eta zabalpena emateko eskatu dute, "urrats txikia bezain eraginkorra" izango litzatekeela iritzita.

lizarra

Euskal Herria Batera herri ekimenak Lizarran egin du ekitaldia gaur, larunbatarekin, eta bertan nabarmendu du beharrezkoa dela jauzi bat ematea Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko bidean. Datorren igandean Iruñean ospatuko duten Aberri Egunaren atariko gisa egin dute gaurko hitzordua.

Bertan, besteak beste, Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa aldarrikatu dituzte. Alegia, gaur egun ez duen aitortza eta zabalpena emateko eskatu dute, "urrats txikia bezain eraginkorra" izango litzatekeela iritzita. Horixe esan du, behintzat, Mireia Epelde ekimeneko ordezkariak.

"Aberri Egunak ez du deus ukatzen, osatzen baizik", adierazi du, halaber, Xabier Euzkitze telebista aurkezleak. Horregatik, babesa eskatu diete erakundeei, eragileei eta herritarrei.

Lizarrako lehen alkate abertzale Fortunato Agirreri ere egin dio omenaldia Euskal Herria Baterak gaurko honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadik "bakearekin, demokraziarekin eta giza duintasunarekin" duen konpromisoa defendatuko du Pradalesek aita santuarekin izango duen bileran

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakaria Leon XIV.a aita santuarekin bilduko da asteazkenean Vatikanoan, eta, bertan, Euskadik "bakearekin, demokraziarekin, giza duintasunarekin eta justizia sozialarekin" duen konpromisoa defendatuko du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pello Otxandiano: “Orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea proposatzen dugu”

EH Bilduk koalizioaren etxebizitza plana aurkeztu eta ordu gutxira,  Pello Otxandiano, Eusko Legebiltzarreko koalizioaren bozeramailea, Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da. Han, etxebizitza arloko bere alderdiaren proposamenak azaldu ditu, eta arreta berezia jarri du etxebizitza publikoko proposamenetan. “Badago ardatz bat bereziki garrantzitsua: herri honetan orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea. Arazoari benetan heldu nahi bazaio, funtsezkoa da etxebizitza publikoaren parke handi bat sustatzea, azpiegitura sozial estrategiko gisa”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X