2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Euskadin, 2026ko lehen sei hilabeteetan, 2.187 emakumek salatu dute gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako indarkeriaren biktima izan zirela; iazko epe berarekin alderatuta % 7 igo da, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak bildutako datuen arabera.
Lurraldeka, hazkunderik nabarmenena (+%10) Gipuzkoan izan da, ekainera arte 398 biktima izan baitira; iaz, urtarriletik ekainera, 362 izan ziren. Bizkaian % 7,2ko igoera izan da , 1.102 biktima izan baitziren; iaz, 1.028.
Araban, berriz, igoera txikiagoa izan da (+% 5), eta 687 emakumek salatu dute bikotekidea edo bikotekide ohi gizonezkoa (2025ean, 654 emakume izan ziren).
Zenbat emakumek jasan zuten familia barruko indarkeria?
Bestalde, familia barruko indarkeria jasan duten emakume kopurua % 12,5 igo da (619 emakume, 2025eko epe berean 550 emakume izan ziren).
Igoera handiena Araban izan da (+% 20), 102 eraso izan baitira, hau da, aurreko urtean baino 17 gehiago. Gipuzkoan, 185 emakumeri egin zien eraso familia inguruko gizonen batek (+% 1,6). Bizkaian % 17,3 igo da: 283 emakume izan ziren, 2025ean, eta 332, aurten.
Gainera, 363 emakumek salaketa jarri dute aurten sexu-askatasunaren aurkako delituren baten biktima izan direlako, hau da, 2025eko lehen sei hilabeteetan baino % 3,7 gutxiago.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati Nafarroan bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak