Metro Bilbao
2017/01/26 - 23:08
Psikiatrian sartu dute Bilboko metroan izua zabaldu zuen gizona
Gizonezko batek bidarien kontra egin du, "fedegabeak" direla esanda, eta izua zabaldu da.
2017/01/26 - 16:34
Izua Bilboko Metroan, gizonezko batek Alaren aldeko oihuak eginda
Gizonezko batek bidarien kontra egin du, "desleialak" direla esanda eta izua zabaldu da. Atxilotu egin dute eta ez da zauriturik izan.
2016/12/28 - 16:11
Prosegurreko langileen bilkura, Bilboko metroko erasoa salatzeko
Enpresa batzordeak segurtasun protokoloa hobetzeko eta zaindarien segurtasuna indartzeko neurriak hartzea eskatu die metroko eta Prosegur enpresako zuzendaritzei.
2016/12/28 - 14:27
Bilboko metroaren 3. linea udaberrian jarriko dute martxan
Sei kilometroko luzera izango du, eta Matiko Etxebarrirekin lotuko du. 7.000 pertsonari emango die zerbitzua, 7,5 minutuko maiztasunarekin.
2016/12/26 - 13:44
Zein ordutegi du Bilboko Metroak Urtezahar eta Urteberri-egunean?
Azken metroa 20:56an irtengo da Basauritik, 20:57an Kabiezetik, 21:03an Etxebarritik eta 20:47an Plentziatik.
2016/12/26 - 11:14
Gazte talde batek Bilboko metroko bi zaindariri eraso die
Bi zaindariak bajan daude, San Mames geltokian 7:40an izan zen erasoaren ondorioz.
2016/12/22 - 11:49
Bilboko metroak ordutegi berezia du Gabon-gauean eta Eguberrietan
Metro Bilbaoren azken zerbitzua 20:30ak aldera izango da, larunbatean. Igandean, lehen trenak 1:00ean irtengo dira, toki nagusietatik.
2016/12/19 - 15:29
Euskotren, metro eta tranbiarako txartel eta tarifa bakarra, apirilean
Titulu eta tarifa berriek aldi baterako txartelak erabiltzen dituzten bidaiariei eragingo diete; bidaiari guztien % 22ri, hain zuzen.
2016/12/14 - 12:46
Bilboko Metroak zerbitzua bikoiztuko du San Tomas egunean
Tren kopurua ia bikoitza izango da, ohiko egun batekin alderatuta. Kontsulta ezazu zein ordutan eta nondik abiatuko diren azken metroak.
2016/12/12 - 15:26
Metro zerbitzua ostiralean gau osoan, Gabonen atarian
30 minutoro igaroko da metro bat bi lineetan: Basauri-Kabiezes eta Etxebarri-Plentzia.
2016/11/17 - 14:22
EAEko haurren % 16 pobrezia egoeran edo ongizaterik gabe bizi da
Haurren Munduko Eguna dela eta, Save the Children erakundeak erakusketa bat inauguratu du Bilboko metro barruan, haurrei eragiten dieten babesgabetasun egoerak salatzeko.
2016/10/17 - 14:17
Emakume idazleen eguna ospatzen ari dira Bilboko Metroan
Goizeko 11:00tan hasi da Moyua geltokian Paula Hawkis idazlearen 'La chica del tren' liburu ezaguna irakurtzeko maratoia.
2016/09/05 - 14:03
Neguko ordutegia, martxan Bilboko metroan
Asteburuetako gaueko zerbitzu berezia irailaren 30era arte izango da martxan.
2016/09/03 - 17:05
Metro Bilbaok 1.500 milioigarren bidaiaria saritu du
Abuztuaren 31n, eguerdiko 12:39n, Nieves Vallejok bidaia txartela balioztatu zuen Sestaoko geltokian. Metro Bilbaok bidaia batekin eta urte osorako metro txartelarekin saritu du emakumea.
2016/08/02 - 16:22
Metroaren mantenu lanek erabiltzaileen kexak piztu dituzte
Bilboko metroaren bigarren linean hiru geltokitan, mantentze lanekin hasi dira. Ordutegian aldaketak izan dira, eta erabiltzaileen kexa ere piztu du horrek.
2016/07/19 - 10:34
Beroak arazoak sortu ditu Bilboko metroan, A-8an eta Bizkaia zubian
Trenak 90 minutu egon ziren geldirik Bidezabal (Getxo) eta Sopela artean. Gainera, zazpi ibilgailu kaltetu ziren Trapagaranen, autobideko zabalkuntza-juntura hautsi ondoren.
2016/07/07 - 23:33
Errefuxiatuen inguruko erakusketa bat hartuko du Bilboko Metroak
Erakusketaren izenburua “Hurrengo geltokia: etorkizuna” da, eta argazkiak datorren uztailaren 31ra arte ikusi ahal izango dira, Indautxuko eta Abandoko geltokietan.
2016/07/05 - 21:50
Nola joan Bilbao BBK Live 2016 festibalera garraio publikoan?
Bilbao BBK Live, aurten, uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo dute; hainbat modu daude, garraio publikoa erabiliz, Kobetamendira joateko.
2016/06/30 - 12:52
Udako ordutegia uztailaren 1ean sartuko da indarrean Bilboko Metroan
Ordutegi berriak kontuan izango du eskolak amaitu direla, aisialdia luzeagoa dela eta hainbat herritan jaiak egongo direla; irailaren 4ra arte izango da indarrean.
2016/06/03 - 13:19
Gaurtik hasita, ostiral eta jai-bezperetan ere, metroa gauez
Ekainaren 3tik irailaren 30era, gau osoan izango dira trenak ostiral, larunbat eta jai-bezperetan.