Metro Bilbao
2017/04/06 - 21:26
Korrika Bilbon, airetik ikusita
17:00ak aldera sartu da, tipi-tapa, euskararen aldeko lasterketa Bilbon. Auzo eta kaleetan barrena ibili da lekukoa.
2017/04/06 - 02:23
Metroak jaiegunetako ordutegia izango du Aste Santuan
Azken trena 23:00ak aldera irtengo da Etxebarriko geltokitik. Ostiral Santuan eta Larunbat Santuan trenak 02:00ak arte ibiliko dira.
2017/04/05 - 23:17
Bilboko Metroak bidaia bakarreko txartelaren prezioa igoko du
Tarifa berriak larunbatean sartuko dira indarrean, eta, metroan egindako ibilbidearen arabera, prezioa 10 eta 15 zentimo bitartean igoko da.
2017/04/05 - 16:57
3. lineak 16.000 bidaiari eramango ditu Etxebarri eta Bilbo artean
Metro Bilbaoko linea berria larunbat honetan, apirilaren 8an, inaugurutuko dute. 7,5 minutuko maiztasuna izango du Etxebarri eta Bilbo artean.
2017/04/05 - 15:23
Azken ukituak, Bilboko metroko hirugarren linean
16.500 bidairik erabiliko dute egunero Matiko eta Etxebarri lotuko dituen 6 kilometroko bide hau.
2017/03/31 - 21:48
Astelehenean ordutegi aldaketak egingo dituzte Bilboko Metroan
Era berean, Sopela eta Plentzia artean trenen ordez ari diren autobusen ordutegiak aldatuko dira. Apirilaren 10ean Urdulizko geltokia berriro irekiko dute.
2017/03/30 - 16:17
Azken ukituak, metroaren 3. linea apirilaren 8an prest izateko
Bilboko metroaren 3. linea barrutik ezagutzeko aukera du ETBk. Etxebarri eta Matiko lotuko dituen 6 kilometroko bide prest izango da apirilaren 8rako.
2017/03/15 - 19:22
Apirilaren 8an inauguratuko dute Bilboko Metroaren 3. linea
Etxebarri eta Matiko zazpi minutu eta erdian lotuko ditu Euskotrenek kudeatutako linea berriak. Lanek 279 milioi euroko aurrekontua izan dute.
2017/03/08 - 17:32
Mugi txartela Bilboko Metroan erabili ahal izango da laster
Gipuzkoako garraioaren Mugi txartela ordaintzeko besterik ez da izango, onurarik gabe, Renfen gertatzen den bezala.
2017/03/08 - 10:02
Bilboko Metro, Bizkaibus eta Euskotreneko salneurri berriak, gaurtik
Aldi baterako tituluak Barik pertsonalizatuetan erabili daitezke, eta gaur egun indarrean dauden tituluak (Gazte Bizkaibus edota Gazte Metro Bilbao) apirilaren 5ean desagertuko dira.
2017/03/07 - 01:00
Umeek eta urritasuna duten pertsonen laguntzaileek garraioa doan dute
Bilboko Metroan, Bizkaibusen, Euskotrenen, Bilboko tranbian edota Bilbobusen doan bidaiatzeko aukera izango dute.
2017/03/06 - 12:02
Bilboko metroak geltoki guztietara zabalduko du WiFi sarea
"Apurka-apurka", bost urteko epean, izango da eskuragarri zerbitzua. Gaur egun, 10 geltokitan dago doako WiFia.
2017/03/02 - 21:05
Bilboko Metroko, Bizkaibuseko eta Euskotreneko tarifa berriak
Martxoaren 8tik aurrera Bizkaiko hiru garraiobide nagusiak erabiltzeko txartel multimodal berriak erabili ahal izango dira. Gaur egun indarrean daudenak apirilaren 5ean desagertuko dira.
2017/03/02 - 19:03
Salneurri eta txartel berriak, Bizkaiko garraio publikoan
Bidaia asko egiten dituztenentzat garestiagoa izango da garraioa. Tarifen aldaketa honekin, Garraio Partzeuegoak bi milioi gutxiago jasoko ditu eta defizita erakundeek beteko dutelakoan dago.
2017/02/15 - 01:07
luzatzeko lanak 2019an amaituko dira
Arantxa Tapiak azaldu duenez, Gasteizko tranbia EHUren campusera luzatzeko lanak udan esleitzea espero du Jaurlaritzak. 2019ko udarako amaituta izatea espero du.
2017/01/26 - 23:08
Psikiatrian sartu dute Bilboko metroan izua zabaldu zuen gizona
Gizonezko batek bidarien kontra egin du, "fedegabeak" direla esanda, eta izua zabaldu da.
2017/01/26 - 16:34
Izua Bilboko Metroan, gizonezko batek Alaren aldeko oihuak eginda
Gizonezko batek bidarien kontra egin du, "desleialak" direla esanda eta izua zabaldu da. Atxilotu egin dute eta ez da zauriturik izan.
2016/12/28 - 16:11
Prosegurreko langileen bilkura, Bilboko metroko erasoa salatzeko
Enpresa batzordeak segurtasun protokoloa hobetzeko eta zaindarien segurtasuna indartzeko neurriak hartzea eskatu die metroko eta Prosegur enpresako zuzendaritzei.
2016/12/28 - 14:27
Bilboko metroaren 3. linea udaberrian jarriko dute martxan
Sei kilometroko luzera izango du, eta Matiko Etxebarrirekin lotuko du. 7.000 pertsonari emango die zerbitzua, 7,5 minutuko maiztasunarekin.
2016/12/26 - 13:44
Zein ordutegi du Bilboko Metroak Urtezahar eta Urteberri-egunean?
Azken metroa 20:56an irtengo da Basauritik, 20:57an Kabiezetik, 21:03an Etxebarritik eta 20:47an Plentziatik.