Inaugurazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Metroaren 3. linea inauguratu dute

Etxebarrin eta Bilbo ekialdeko goiko auzoetan bizi diren 71.000 bat pertsonari zerbitzua ematea aurreikusi dute. 7,5 metroko maiztasuna izango du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bilboko Metroaren 3. linea inauguratu dute

Iñigo Urkullu lehendakariak Bilboko Metroaren 3. linea inauguratu du larunbat honetan. Etxebarrin eta Bilbo ekialdeko goiko auzoetan bizi diren 71.000 bat pertsonari zerbitzua ematea aurreikusi dute. 7,5 metroko maiztasuna izango du.

Bilboko Metroko linea berriak ia 6 metro luzerako bidea du, eta egunean 16.000 bidaiari eramatea aurreikusi du, urtean sei bat milioi. Etxebarriko eta Txurdinaga, Otxarkoaga, Zurbaran, Zazpikaleak eta Uribarri auzoetako bizilagunei emango die zerbitzua.

Lehendakarirekin batera, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko sailburua eta Iñaki Arriola Garraio sailburua izan dira. Urkullu izan da buru Matiko eta Otxarkoagako geltokien arteko metroko 3. linearen inaugurazioan, bertan izan baita protokolozko ekitaldia.

inigo-urkullu-inauguracion-linea-3-metro-bilbao-etxebarri-matiko-txurdinaga-otxarkoaga-uribarri_

Iñigo Urkullu, Unai Rementeria eta Juan Maria Aburto. EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak inaugurazio-diskurtsoan nabarmendu duenez, 90eko hamarkadan azpiegiturak martxan jartzeko “balorea” izan zuten, besteak beste, Metroa, Guggenheim Museoa, Euskalduna Jauregia eta BEC.

Linea berriak etorkizunean Donostiarekin lotura zuzena izango duela adierazi ostean, “etorkizunera begiratzea eta 2030eko Euskadiko eraikitzea dagokigu, baita 2050ekoa nolakoa izango den pentsatzea ere”, azpimarratu du.

Galdakaoko bizilagunen protesta

Bestalde, Galdakaoko bizilagunek protesta egin dute, Bilboko Metroa hiri horretara iritsi dadin.

5. linea Galdakaora iristea eskatu dute bizilagunek. Argazkia: EiTB

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X