Euskotren, metro eta tranbiarako txartel eta tarifa bakarra, apirilean
Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusia Bilboko egoitzan bildu da gaur eguerdian, eta titulu berriak eta tarifa onuragarriagoak indarrean sartzea onetsi du. 2017ko apirilean jarriko dute abian, Metro Bilbaoren 3. linea abiatzen dutenean.
Txartel berriak sinplifikatu egingo dira, eta txartel bera erabiliko da Bizkaiko hiru garraiobide handienetan: Metro Bilbaon, EuskoTrenen eta Bilboko Tranbian.
Tituluak eta tarifak aldatu egingo dira apirilean, 3. linea martxan hasten denean. Bizkaia egituratuko duen linea berria izango da, eta behin betiko kenduko ditu hiru lineen arteko ontzi-aldaketa. Alde Zaharreko lehenengo geltoki intermodala izango da, eta txartel eta tarifa berberak izango dituzte 1., 2. eta 3. linean.
Titulu eta tarifa berriek aldi baterako txartelak erabiltzen dituzten bidaiariei eragingo die; bidaiari guztien % 22ri, hain zuzen. Gainerako % 78k (45.000 pertsona hilean) diru-txartelak erabiltzen dituzte. Aurreikuspenen arabera, zenbateko hori % 20 haziko da urtebetean.
Bizkaiko Foru Aldundiak ere hartu du parte horretan, Gazte-txartel berriak sartuz. Metro Bilbaon, Euskotrenen eta Bilboko Tranbian ez ezik, Bizkaibusen ere erabili ahalko dituzte txartel horiek gazteek.
Tarifa-integrazioa
Tarifa berriek lehenengo urratsa emango dute tarifa-integraziorantz. Oso aproposa da, 3. linea abian jarriko den heinean, baita beharrezkoa ere; izan ere, Metro Bilbaok, EuskoTrenek eta Bilboko Tranbiak Bizkaiko Lurralde Historikoan garraio publikoaren % 58,1 mugitzen dute (% 74, Bizkaibusen datuak ere kontuan hartuta).
Txartel berriak 3. linea abian jarri baino hilabete lehenago egongo dira salgai. Bizkaiko Garraio Partzuergoak informazioa indartuko du jendeari arreta emateko bulegoetan, erabiltzaileak zonakatzeari eutsiko dion sistema berrira ohitu daitezen.
Zure interesekoa izan daiteke
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.
Eusko Jaurlaritzak hamarren bat igo du EAEko BPGaren hazkundearen 2027rako aurreikuspena, eta 2026koa mantendu du
Aurreikuspenen arabera, enpleguak gora egingo du, industria pixkanaka suspertuko da eta soldatek bilakaera positiboa izango dute. Adierazle horien arabera, euskal ekonomiak "hazkunde egonkorraren bideari" eusten dio.
Batasunetik kanpo erositako 150 eurotik beherako pakete txikien gaineko zerga kobratzen hasi da EB
Europak galga jarri nahi die batez ere Txinatik (Temu, Shein eta AliExpress enpresen bitartez) Europar Batasunean sartzen diren kostu txikiko inportazioei. Orain arte, 150 euroz azpiko pakete txikiak muga-zergak ordaintzetik salbuetsita zeuden.