Metro zerbitzua ostiralean gau osoan, Gabonen atarian
Ohitura da dagoeneko enpresa eta lantegi askotan: Gabonen atarian, ostiralen batean, enpresa afaria dago. Aurten ez da salbuespenik izango eta milaka lagunek Bilbora joko dute ondo jan eta edateko.
Izan ere, hiribildu bizkaitarreko jatetxe asko gainezka daude jada, eta ezin dute erreserba gehiagorik egin.
Hortaz, bidaiarien kopurua oso handia izango dela aurreikusita, Bilboko Metroak gau osoan eskainiko du zerbitzua, abenduaren 16 eta 23an. Metro kopurua larunbatetan eskaini ohi duenaren berdina izango da, hau da, Basauri eta Kabiezes artean (2. linea) 30 minunturo, baita Etxebarri eta Plentzia artean ere (1. linea, kontuan hartuta Sopelan autobusera igo egin beharra dagoela, Urdulizko geltokiko lanak direla eta).
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkontzak % 8,4 gutxitu dira Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak