BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konpondu dute Bilboko metroan atzerapen handiak eragin dituen matxura

17:00ak jota itzuli da bere onera metroen zirkulazioa. Arazoa 11:30ean sortu da, eta itxaronaldi luzeak izan dira hainbat geltokitan ordu luzez. 

Usuarios en la estación de metro de Sarriko de Metro Bilbao. EFE/Luis Tejido
EFEren artxiboko argazki bat

"Arrazoi teknikoak" direla eta, atzerapenak izan dira gaur hainbat orduz Bilboko metroan. 15:40rako konponduta zegoen matxura, eta 17:00etarako ohikoa zen metroen joan-etorria. 

Metro Bilbaok sare sozialetan jakinarazi duenez, arazo tekniko baten eraginez, 1. lineako trenek trenbide bakarra izan dute erabilgarri San Ignazio eta Indautxu artean, eta, hori dela eta, trenen joan-etorria motel ibili da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X