Nafarroa Oinez jaia ospatuko da igande honetan Atarrabian
Nafarroa Oinezeko ibilbidea eta egitaraua. Argazkia: Nafarroa Oinez
Jai erraldoia antolatu dute igande honetarako Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako kideek. Hirugarrenez ospatuko dute Nafarroa Oinez herri horretan, eta egitarau zabala prestatu dute.
Egun handia igandea izango den arren, larunbatean ere hainbat ekitaldi izango dira herrian: artisau azoka, tailerrak, Asier magoaren emanaldia, txikientzako jolasak eta Ezpika eta Gabezin taldeen kontzertuak, besteak beste.
Hala ere, igandean ospatuko da jaia bere osotasunean. Aurtengo ibilbideak 2.800 metro izango ditu, pertsona guztiek egiteko modukoa izango da.
Jaiu eremuak hiru gune izango ditu (Buruz, Bihotzez eta Oinez), eta haur zein helduentzako aukera zabala izango da horietan.
Lehen gunea, Buruz gunea, ikastolaren inguruan egongo da. Besteak beste, erraldoien dantzak, Motxila 21, Trikidantz eta Gozategi taldeen emanaldiak izango dira bertan, eta haurrentzako Makusi gunea ere hor egongo da.
Bigarren gunea, Bihotzez izenekoa, Atarrabiako Ribed parkearen eta udaletxe plazaren inguruan egongo da. Bertan, dantza jaialdia edo Gora Musikaren emanaldia izango dira, ikastolako erraldoiekin batera.
Azkenik, hirugarren gunea, Oinez izenekoa, Uharteko futbol-zelaiaren ondoan egongo da. Sorotan Bele taldearen, Rebel Noise taldearen eta Oihan Vega DJaren musika entzungo da bertan.
Eguraldi nahasia
Iragarpenaren arabera, ikastolen jaialdiak egun nahasia izango du. Izan ere, igande goiza hodeitsu izango dugu, eta gau partean euria egin lezake.
Hala ere, tenperatura goxoak izango ditugu, 24 graduko maximoekin.
Horrenbestez, tenperatura epelak baina zeru lainotsua izango dugu 2025eko Nafarroa Oinez jaialdian.
"Buruz, bihotzez, oinez"
Urtero bezala, Nafarroa Oinez ekitaldiaren antolatzaileek abesti bat sortu du aurtengo jaialdirako. Paz de Ziganda ikastolako eta Atarrabiako eragile-artista batzuekin batera, beste hainbat artista famatuk parte hartu dute bertan.
Horien artean dira Anne Lukin, Eñaut Elorrieta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Raimundo el canastero, Motxila 21, Goxua'n Salsa eta PDZ abesbatza.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.