SOLDATAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko irakaskuntza publikoko irakasleek Espainiako soldata altuenak jasotzen dituzte

UGTren ikerketa baten arabera, EAEko irakasleek Espainiako soldata altuenak jasotzen dituzte hezkuntza-etapa guztietan, eta Asturiasen daude ordainsaririk baxuenak. Bien arteko aldea 800 eurotik gorakoa da.

EDUCACIÓN CLASE AULA GELA EFE
Gela hutsa. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza publikoko irakasleak sektore horretako Espainiako soldaten buruan kokatu dira berriro 2025ean, UGTk argitaratutako ikerketa baten arabera. Asturiasko irakasleek jasotzen dute ordainsaririk baxuena, eta bien arteko 800 eurotik gorakoa da Lanbide Heziketan.

Txostenak antzinatasunik eta kargu ordaingarririk gabeko hasierako ordainsariak jasotzen ditu, oinarrizko soldatak eta osagarri autonomikoak barne. Datuen arabera, ondoen ordaindutako irakasleak Euskadiko, Kantabriako eta Gaztela-Mantxako irakasleak dira; Asturiaskoak, Extremadurakoak eta Kataluniakoak taularen behealdean daude, ordea.

Lehen Hezkuntzan, soldata altuena duten maisu-maistrak Kanarietakoak (2.986 euro gordin), Ceuta eta Melillakoak (2.960 euro gordin) eta Euskadikoak (2.858 euro) dira. Asturiasen, 2.312 euro kobratzen dituzte, eta Estatuko batezbestekoa 2.473 eurokoa da. Bigarren Hezkuntzan, 3.309 euro arteko soldatak daude Euskadin, eta 2.626 eurokoak, Asturiasen. Lanbide Heziketako irakasleek, EAEn, 3.257 eurorainoko lansariak jasotzen dituzte, eta 2.445 eurokoak, Asturiasen.

UGTk salatu duenez, erosahalmena berreskuratzeko itunak eta 2025 eta 2028 urteen artean adostutako igoerak gorabehera, soldata-arrakalak bere horretan jarraitzen du, osagarri autonomikoak direla eta. Sindikatuak eskatu du langileen soldata-igoerak harmonizatzea eta erregularizatzea, erkidegoen artean dauden aldeak direla eta, desoreka murrizteko.

Txostenak nabarmentzen du, halaber, Madrilen eta Katalunian irakasleen soldatak beheko tarteetan daudela, indar ekonomikoa duten arren. Izan ere, 710 eurorainoko aldeak daudela Euskadikoekin alderatuta, Lanbide Heziketako irakasleen ordainsariei errreparatuta, kasu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gasteiz Traktoreak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera

Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.

Concentración de técnicos de eventos en huelga, en Bilbao



EUROPA PRESS

26/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X